Umetako jolasak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-021-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Antzuolako kantu eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Marijo Iparragirre
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:00:40
- Erref: ANT-021/006
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
-Tokatorreka izeten zan, gu han mendiko eskolan ibili giñanian, hor jarri kortia eta han bestekaldian, eta kuadrillia laukuak edo bostekuak jartzen giñan, eta erdira erteten zan bat, eta beste harek hari ikutu edo eitten zotsan, eta gero bere aldera eukitzen zeban haura behin ikutu ezkero.
-Ez zeuan erdixan arraerik edo?
-Ez, distanziaik ez euan, baina handik kortatik erten erdira eta bestiak handik ertetzen zabillela.., bizkor samarra bazan ba juan eta harrapau eitten zeban. Eta handik bestia kendu artian.
-Hola ekipo batetik bestera, kendu artian?
-Bai. Nik hagiñak eta apurtu nittuan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!