Antzuola (Gipuzkoa)

Kantoeka zelan jolasten zuten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-018-053 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Kantoeka. Jolasa oso ondo azaltzen dute.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kantoeka. Hori [... esan jostanan]. Jarri illaran dozenerdi bat lagun, batek bota pelotia, jo eskuakin...
- Jo ta gero aidian hartu bihar hori. Grupoka. Eitten dozu grupo bat illaran danak jartzen zianak eta beste [...]-
- Hori eskolan.
- Eskola patixuan asko! Oso dibersiño...
- Gero [...]
- Ba, [ein deigun kontu] rektangulo bat-edo dala, ezta? Rektangulo bat edo kuadraua igual. [Kuadro] baten, alde baten jartzen zian, ba, zortzi-zortziri edo sei-seiri edo, sei mutiko han. Ta hemen beste sei mutiko. Pelota putzezkua jeneralian. Batek... jartzen zan, hola, pare bat metrora edo, ta lehelengo, sei haretako lehelengo zeuanai botatzen otsan pelotia eskura. Ta ondo bota bihar otsan, e? Joten zeban eskuakin ta jaurtitzen zeban. Beste bost horrek, han zaintzen [eren] kontrarixo bost horrek aidian hartu ezindako lekura. Ta bittarte horretan, egoten ziran markauta sei bat kantoe --kantoia esaten zan--, sei bat punto ta antxintxika "taka-taka-taka" punto haretatik. Ta puntuan geratu ein zeikian, baiña bestiak eskuakin hartu ta joten baziñutzen, ba, ya talde harek galdu eitten zeban. Punto batetik bestera pasatzen jotzen baziñutzen, ya talde harek galdu eitten zeban. Orduan, aldatu eitten zan: talde haura jartzen zan illaran, irabaztaille bezela, ta bestia hartzaille bezela. Kantoeka esaten jakon horri, kantoeka.
- Eta puntu danak ikutu ezkio eta, ba... gero ze zan?
- E?
- Puntu danak ikutu eta bere lekura pasau ezkero, segi eitten zan, ez?
- [...]
-E?
- Beisball-an estilora edo...
- Beisball edo bai... Hortaiko zer batekin jo ta hola botatzen [...]...
- Bai. Beisball edo eztok hori?
- Bai, beisball.
- Holako zeoze antzerakua, bai, behintzat.
- Harek be, behintzat, joten dabenian, aintxitxika hasten dittuk eskiña batetik bestera.
- Bai, horren antzerakua da. Ba, hortik igual etorriko dok hori! Baiña, klaro, guk erreminttarik nola ez geunkan, ta lekurik be ez, ba eskuakin. Ta gu ondo dibertitzen giñan.
- Maristan batek igual...
- Larri ibili!
- Bai, bai, hori maristan batek erakutsi [...].
- Bai, baleike.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia