Antzuola (Gipuzkoa)

Intxaurrekin egiten ziren jolasak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-018-052 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Intxaurrekin egiten ziren jolasak: Potxo-potxoka; kontra-kontralari... Zelan jolasten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, beste bat, ba, intxaurrena. Hori, ba... bere garaia jakiñekua da. Potxo-potxoka bat behintzat.
- Kontra-kontralari be bai.
- Hori dok. Kontra-kontralari [...]. Kontra-kontralari... Bueno, potxu-potxuka izeten zan, potxua beti esaten jakon... Horrek, jeneralian, eindda egoten zien. Elizpian be mordua zian, oso polittak geiñera! Ta hara bota, ta gero, botatzen ez zebanak, lehelengo sartzen ez zanak, ba, bihetzakin zertu ta...
- Oin, ona zana zuan "madria". "Madria" zuan...
- Sakia eitten ez zebana.
- Intxaur potolo hauek. Potoluena edo senduena edo...
- Motelena edo... Ez dakit.
- Ez, ez. Harek zeoze zeukan edo barruan...
- Beran klasia edo zeukan mamiñagatik edo...
- Edo bestela, salto [eitten...]
- ...holan, goittik behera jarein ta "plak". Haura "madria".
- Haura kasta fiñekua.
- [...]
- Apurtzen errezaua [...]
- Baiña [...] madria [...], enkanbio, horrek beste horrek saltariñauak. [...]
- Honek biribillauak edo zittuan "madre" hauek.
- E?
- Biribillauak edo zirala, eztok?
- Honek esan dabena, haunditxuauak izaten zian, behintzat.
- "Madriak"... Bai, eske neri esan zosten, bueno, potxo-potxoka ez, krinketian edo, hola, ipini intxaurrak illeran...
- Bai, bai, bai.
- ... ta gero madriekin...
- [...]
- Bai, madria... "tartakañua" esaten zotsen beste... Batzuk "tartakañua"...
- "Tartakañua", bai, saltariña.
- ... eta "madria". Eta madriekin jotera...
- Ba, madria zan, ba, bat pelotia balitz bezela ta bestia burdiñia balitz bezela. Haura ez zan apurtzen. Haura bueltaka juaten zan geldi-geldi, lurran rasian. Ta horrek eukitzen zeban inportanzia haundixa. Ta kontra-kontralarika, berriz, ba, hemen agertzen zian bihurrixenak ta iñundik [...] ez zian apurtzen. Ta gero...
- [...]
- ... behintzat [...] intxaur [espezialekin zeozer]. Ta gero jokua eitten zan, ta klaro, nik uste dot neuria ona neukala, ustez, neuria. Ta beste batekin, apurtzen zanak bestia jan eitten zeban. Ta gero, nahi zebanak jokatu harekin... [ta beti] egoten zian.
- Gogorrena zeukanak [bestia...]
- Esku-bittartian hartu bi intxaur: bat zuria ta bestia neria. Hartu hola eta "tak!", bat apurtzen zan, makalena apurtzen zan. Haura zuria baldin bazan, nik haura jan ta nahi zebanak...Besten bat baldin badaukazu edo besten batek baldin badauka, "Benga, ekarri hona!". Ta hurrenguan neria apurtuko zan. Orduan harendako. Hola irauten zeban. Baiña batzuk zian --ba, nik ez dakit-- zimel-zimelak, ze eukitzen zan... Normalmente txikixa, e! Txiki samarra. Baiña klasiak zeren: "madria" lehen esan douna, hori zeuan beste klase bat azal gogorrekua, itxuria. Bai. Azal gogorrekua ta eukiko juan bere egituria eukiko juan ta...
- Hortan basarrittarrak gehixao zittuan, eztok?
- Bueno, basarrittarrak aukeria eukitzen juen.
- Aukeria. Intxaurrak...
- [...]
- Bai, mutikuak haura apurtzeko... Bueno, [mutil...] apurtu ezin bazan, gero...
- Ta segun ze posiziñotan hartzen [zan be bai]...
- Hori ya...
- Bai, baiña harek e...
- Hor trukua [...] bata parte debillian ta norberana gogorrakin ipini ta horrek...
- Bai, baiña prohibiduta jeuan unixua ipintzia. Unixua ezin jeikian ipini, e! Bizkarra bihar juan.
- Ez, ez, bizkarra. Baiña...
- Bai, bestia albora begira bazeon ba...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia