Mutilen jolasak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-018-043 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Antzuolako kantu eta jolasak
- Elkarrizketatzailea(k): Marijo Iparragirre
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: ANT-018/043
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Ta gu baiño zahartxuauak esaten zeben [txirring...] ta Udalatik bueltia eitten zebela aintxintxika.
- Txirringeletia zer zan?
- Osea...
- Txirringeletia zan, ba, aro...
- Aro hori burdiñiakin eruaten zeban...
- Bai. Burdiñia hartu ta gu baiño zahartxuauak esaten zeben erak zeretik bueltia eitten zebela, Udalatik bueltia, aintxintxika.
- Udalatik bueltia, e?
- Bai. Agapito ta Anixeto ta beste...
- [... Barriola] ta horrek... [...] gizona ta horrek Udalatik bueltia.
Anjeliton anaia Felix; haura gaztetxuaua izango zan, baiña horrek asko ibili zian txirringelan.
- Ta hor ze eitten ziñuen, konpetiziñuak edo, aber zeiñek iraun gehixao jausi barik edo...?
- Hori? Ez, ez, ez. Ke ba! Hori beste [...]...
- Bestela...
- Zuk zeukozun esku artian gauza bat ta disfrutau eitten ziñuan harekin. Gaiñera, txirringeletak, nola aukerarik ez zeuan, ba, batzuk inkluso zeuzken barilla bat; barilla, ba, hamabi bat milimetro [lodiko] diametroko barillia, haura ez dakit nola eukiko zeban, soldiauta edo zela eukitzen zeban... Ba, haura zan [...].
- Beste batzuk, barriz, txapazko barrikia...
- Barrikiari kenduta haura! Baiña horrek oso zatarrak zittuan.
- Harekin be bai. Ni akordatzen nok, Iñazio [Ramirezek] bat euki juan, hortaiko txirringeleta bat ta harek [heredauta] jeukan, bati ez jakixat zenbat denporarako, denpora bat igual pasatzen zanian, -- urtiak zittuan, e?-- gero beste bati, gero beste bati ta ni ez jakixat zazpigarrena edo zortzigarrena zer nitzan tokatzen jatana haura txirringeleta haura eukitzia. Baiña orduan zenbat urte eukiko [najittuan], ba, nik? [Mutiko] txiki-txikixak. Baiña urtetik urtera edo, e?
- Gero, txirringeletak egongo zittuan, hola, [makillarik] gabe.
- Bai, ta arin-ariñak! Harek eittekuak edo saltzen zittuen, ez? Harek [...] enpalme bat eta eukitzen juen...
- Bai.
- Harek ya saldu eitten zittuen...
- Bai.
- Bestiak edo bakoitzak einda edo [...] edo...
- Honek esaten dabena, aber zelako desastria zan hori, zera... Barrikak eukitzen dittu, ba, uhelak esaten jako, barrikak estutzeko. Egurra da barrikia ta harek estutzeko...
- Harek...
- Ez, baiña egurrezkuana ez, e?
- Burdiñezkuana?
- Burdiñezkuana.
- Burdiñezkuana? Bai, e?
- Bai, harek dira, [berdiña] eukitzen juan ta gaiñera aintxintxinka eitteko ona, astun samarra, ta behin belozidadia hartu ezkero, ba... Bai, aguro ibiltzeko bidia.
- Guk behintzat pentsatzen giñuan harekin gehixao korritzen giñula haura barik baiño.
- [...]
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!