Basoko animaliak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-008-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Antzuolako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maripi Laskurain
- Data:
- Iraupena: 0:03:22
- Erref: ANT-008/015
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Natura » Fauna , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
- Oin ez da ageri aizerixa-ta asko hemen inguruan [...]...
- Ez, ez dao asko. Hemen ez dao asko. Bestela, dao kasua, gure goiko basarri honek ehun bat oillotik gora, horrek bai, lehengo moduan libre dauzka. Eta horrentzat, [hor goraiño] juaten dia, piñudi ondo-ondoraiño juaten dia, ta bai, noizpaitten baten bat galduko da, baiña ez littuzkie hola eukiko libre aizerixak balere. Ez littuzkie [lagako]. Ez, aizeri asko ez.
- Ta basurdiak be ez...
- Ez, ez. Horrek hemen puntun batzutan bakarren batzuk azaldu dia, ta badare, badare, basaurdiak badare. Baiña ez, hemen ez. Ez dot uste, ez dot uste.
- Oin, orduan, hemen, hemengo basotan, ze... holako animalirik egongo da? Zeoze... basakatuak edo holakuak egongo dia?
- Hortaiko banakia bai, hortaiko banakia bai, basakatu banakia. Horrek hemenguak dia. Hemenguak dia, ta horrek bai, badare. Beste bela banaka batzuk be badare: katagorrixak, horrek... satanderia be asko hemen, satanderia be bai. Hori izugarri dao. Bela batzuk; miru batzuk be azaltzen dia. Lehen beste ez. Lehen hemen, ba, nola oilluak kanpuan ibiltzen zian, beti txitxak harrapauta eruaten oskun. Oillolokak ibiltzen zian txita taldiekin, oillolokak kanpuan txita taldiekin, ba, hamalau txita, hamabost, hamasei edo dana dala. Bi oillok etaratako [danak] ipinitta hogei-hogeta bost igual, ta hola. Ta mirua listo. Harek etortzen zian hor Irimo mendi haundi horretatik, eta hartu ta [ospa] txitak. Hortan hemen [bihelekua eitten] zan, txita asko eruaten oskun. Ta oin gutxi dao, oin gutxi dao mirua, baiña gustora ikusten dittut bai belak eta honek, miruak. Oso-oso gustora ikusten dittut, zeatik hona ixa ezkutatzeraiño egon gara, ta [oso gustatzen jat]. Horrek ondo [ikusten dot].
- Ba, satanderiak be kaltiak eitten zittuen, ez?
- Bai, satanderiak be kaltia eitten dau, bai. Horrek frutia [...] zeban. Hemen, pasatzen dana, intxaur denporan ta hurrak, ta hori jausi eitten da lurrera eta batzaillia azkar ez badabil, gabian horrek karriatzen dabe. Horrek karriatzaille gogorrak izaten dia. Horrek almazenak eukitzen dittue negurako horrek pillak eitten dittue sasipetan ta. Bai satandera ta horrek hurren intxaur artekua pillak eitten dittue. Ta jan ta hondatu ta asko, asko. Baiña fallua, danak esaten dabe, ba, gauz baten okerra ein arren, ba, beste alde baten bentaja daukala be ta bueno, batanaz beste...
- Eta subak eta ez dia egongo, ez?
- Gutxi, suba gutxi dao hemen. Bai, suba gutxi. Egon bai, e! Hemen gehixen-gehixen kikirixua egongo da. Nik ikusten dittutenak, behintzat, kikirixokumak edo bastante ikusten dittut oin. Kikirixua, kikirixua bai. Hori, ba... Horrek lurrai lagundu eitten jao; lurreko mamorruak, zerak --askotan kalte eitten dabenak, gaiñera, batzuk-- ta horrek... hortik bizi da hori. Horrek garbitzen dittu kikirixuak. Kikirixua bastante...
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!