Antzuola (Gipuzkoa)

Baserriaren ezaugarriak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-008-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Soroan lan egiteko neke handiko baserria zen beraiena; aldapa handiak zituen. Beraien baserria abereak hazteko, gaztaia egiteko... egokia zen, baina labrantzarako ez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, gaiñera, aldapa haundixa, ez?
- Aldapa haundixa. Hau, nik... oin badia honezkeriok hogeta lau bat urte edo, hemen lehenengotako motokultore bat ekarri neban, traktore txiki bat. Halako bat urte izengo die haura ekarri nebala, ta artien hemen ez zan ikusten. Eta nik hari izena ipini notsan "matahombres".
- A, bai? Zegaittik, ba?
- Ba, aldapan neke haundixa emoten zebalako. Aldapan neke haundixa zeukan harek. Aldapan, bi gurpil zauzkan, eta zarpa formalak be ez zeuzkan artian. Gaur badare zarpa onak, baiña nik orduan artian, --ez zan ikusten ta-- ez neuzkan zarpa egokixak. Eta aldapan eustia izeten zan hari neke haundixa. Ta tratu txarrak hartzen zien aldapan harekin. Horrek erreminttaorrek, danak esango neuke neuk, neuk esperienzia txikixa, basarri egokixak eskatzen dittue, harendako modoko terrenuak eskatzen dittue, ta honek ez dia. Honek ganaua-edo, hori bai, baiña honek oin gaurko...
- Labratzeko ez?
- ... epokarako, labratzeko ez dia. Hemen, ba, ardixak edo larreko ganauak. Hori bai, baiña hemen labratzerik pentsau be ez! Pentsau be ez!
- Ta zer dia "zarbak" edo horrek, esan dozunak?
- Zarpak izaten dira, ba, gurpilletan [ezartzen jate...] oso praktikuak dare. Gurpilletan ezartzen jate, eta nola kubiertak baiño aurrerago eukitzen dittuen horrek puntak, zarpa horrek, lurrian horrek sartu eitten dia. Eta orduan, ba, traktoriak ez dau behera eitten. Bestela, aldapan, nahikua izaten da bedar [garga] bat, torto bat harrapatzia haren gaiñian "zat!". Zu bazoiaz zohixa eitten-eitten, ta ihes eitten dotsu, zeure [neke daneaittik] ihes eitten dotsu, tratorian behera ihes eitten dotsu. Ta zarpa horrekin ez, zarpa horrekin ondo. Baiña artian, nik euki nittuan zarpa batzuk neure kabuz einddako batzuk, baiña oso astunak zian, ta baldarrak zian. Ez neban euki. Ez neban euki zarpa formalik ez neban...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia