Zinera Bergarara
- Proiektua: Antzuolako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Madariaga
- Data: 1988(e)ko urtarrilaren 03a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: ANT-003/011
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Zinema
Transkripzioa
- Zinera-ta juten ziñaten?
- Bai, zinera beti. Jaiero[-jaiero] juaten giñan, oiñez. Orduan ez zeuan [komodidadeik] eta etorri be oiñez ein bihar.
- Nora juten ziñaten?
- Zinera.
- Bai, baiña nora? Bergarara, Zumarragara...?
- Bergarara. Bergarara, hemen ez zeuan zineik eta. Anbrosionera.
- Beti Bergarara?
- Beti Bergarara.
- Ta jente asko juten zan zinera-ta?
- E?
- Jente asko juten zan?
- Bai, dana betetzen genduan. Dana.
- Autobusik-eta bazeuan lehen?
- Lehenengo juten giñan Amerikanuanera. Han kafia hartzen giñuan, ta ordua zanian, zinera juten giñan. Ta [hango...] akabautakuan, taka-taka Antzuolara oiñez. Orduan ez zeuan holako komodidadeik.
- Jente asko juten zan Antzuolatik Bergarara?
- Asko ez. Hamarren bat. [Lehelengo Amerikanuanera] juten giñan ta Amerikanuanian kafia hartzen giñuan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!