Lekeitio (Bizkaia)

"Zinema berdea" eta zentsura

"Zinema berdea" eta zentsura <p>Zineman ikusi zuten pelikuletako bat "La hija de Juan Sim&oacute;n" zen. Goraburuko zineman "La Dolorosa" ikusi zutenean, lagun batek zinema berdea ikusi zutela esan zioten, baina beraiek ez zuten "zinema berdeak" zer esan nahi zuen. Gero, elizan jarri zuten zinema eta zentsuraren arabera egoten ziren sailkatuta pelikulak. Mojek ere zigorra jartzen zuten eskolan, ikusitako pelikularen arabera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-054-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zineman ikusi zuten pelikuletako bat "La hija de Juan Simón" zen. Goraburuko zineman "La Dolorosa" ikusi zutenean, lagun batek zinema berdea ikusi zutela esan zioten, baina beraiek ez zuten "zinema berdeak" zer esan nahi zuen. Gero, elizan jarri zuten zinema eta zentsuraren arabera egoten ziren sailkatuta pelikulak. Mojek ere zigorra jartzen zuten eskolan, ikusitako pelikularen arabera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ze pelikuli ikusten zenduen?
-Asko dakit neuk, zertzuk, orduan “La hija de Juan Simon” ta beste baten hau, ez, ordun debalde euki baiño arintxugo zan gerri amaittu ta ensegida zan. Goraburun. Zein zan, “La dolorosa”, ta Jesusa Mendia, ta jun giñian ba zini ikusten: “La dolorosa”. Bueno, urten gendun zinetik eta nun topaten dogun neure launa Anita Jauregi: oohhh…”La dolorosa” ikusten jun zarie…berdi da gero. Berde, zine berdi da gero. Berdia? Ezta! Betiko mouko kolori euki dau ta! Zelako iñuzientzixe, ta dana zan berdia porque “La dolorosak” solteratan euki eban umia, ta nobixuk itxi ei eban ta holakoxe españolada drama bat zan. Ta berdie. Gero bai, gero bakixu, elixan eoten zan gero ipiñitta, e hamazortzi urtetik eta beherakuntzako o iual erreixa bikua, batekua, ta hiru baeukazan, iñontzako bez. Bai, klasifikata eoten zirin zinik.
-Elixan ikusten zenduen?
-Elixan e..bai, papela ipiñitta eoten zan, ta klaro, debaldekua eualez ziñi, gure Konsuelo zinea juten zan…ta ordun Konsuelo kolejixun ebillen, monjakin. Ta beti eoten dan lez pikoteraren bat, ba konta, Konsuelo ez dakit ze zinen eon da ta zinera jun da. Ta monjak kastigata, Konsuelo. Ta Konsuelo ez pentsa Monjia izan danik e monja-monjakixa e? Gure aldin espabilladi baiño, en todo!

Egilea(k): Jokin Gonzalo (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia