Anoetako herri eskolan
Eskola udaletxeko eraikuntzan zegoen. Sartzerakoan Aita gurea eta Cara al Sol abesten zituzten. Maistra emakume serioa zen, erdalduna.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko otsailaren 04a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: ANO-002/013
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura
Transkripzioa
- Ta eskolak zeuden udaletxian, udaletxian, goiko pisuan. Eta urdun eskola juten giñan, eta lehendabiziko gauza `Aita Guria´.
- Bai?
- `Aita Guria´.
- Euskeraz?
- Maistra bat, bai... e... ba... beida, ba, beida, ba, erderaz zala.
- A, bai?
- Beida ba erderaz zala. Eta gero “Cara al Sol”: “Cara al Sol con la camisa nueva que tu bordartelo [gaie, aurre]…” ya ez dakit hoi. Hoi egunero-egunero. Maistra [gendun guk], baiño maistra zan emakume sendo bat, eta “muy de estos de raza” oso seriyua eta nahiko gogorra.
- Nungua zan ba?
- Ez dakit nungua zan, ez dakit, bea… gaiñea, kastillanua zan eta, ez nao seguru… erderaz, erderaz ingo genun… euskera…
- Moja zan bea, maistra?
- Moja? Et-et-et-et. Moja? “al revés”! Mojan apartez hura beste aldekua zan.
- A, bai?
- Bueno, bueno, bueno! Hura moja? Jesus Maria ta Jose! Zakarra, gaiñea, e! Ta “Cara al Sol” nola jarrita, nola jarri. “Da!” jarrita, “¡firmes!”. Ta “Cara al Sol”. Ta gero, benga. Gero, ba, beak ematen zizkigun txarlak, eta gauzak, eta numeruak eta…
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!