Hileten kategoriaren neurriko eskupekoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-080-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aldiko, 5-6 mutiko ibiltzen ziren mezalagun. Eskupekoa jasotzeko, norgehiagoka izaten zuten. Lehen, kategoriaren arabera, halakoak izaten ziren hiletak. Hileten arteko desberdintasunak aipatzen ditu. Hileta ematen zuen apaizari ogia ematen zioten, besteak beste.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2011(e)ko urtarrilaren 17a
- Iraupena: 0:03:24
- Erref: AND-080/004
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak
Transkripzioa
- Ume asko ibiltzen ziñeten?
- Izango giñan aldiko bost o sei o hola. Ta geo, ba, zea, txandatuz. Baiño zeak, propinak [izango zian] garai haietan denak sartu nahi gendun, ta han bizkorrena muittu bihar izaten zan. Eta, bueno. Bai, meza nausin beti igandetan hiru monagillo bihar izaten zian. Eta gero gaiñantzekuak, ba… Gero, entiarruak´e zian diferentiak. Izaten zian kategorik. Eta hola bastante ondo bizi zianak, ba, igual ateatzen zittuen sei-zortzi meza, eta herritako apaizak etortzen zian. Eta haik beti propina ematen zuen; ba, esan deana, pezta bat o ematen zuen. Eta, karo, ordun kategoriya zan, segun zenbat meza ateatzen zian, ba, “halako entiarrua in diyue” ta. Oain kaja ta loriai-ta beiratzen zaiuen bezela, ordun mezak zian.
- Primerakuak eta segundakuak eta…
- Primera, segunda ta tercera zian, bai.
- Zertan diferentzia… zertan zan?
- Hoi ba.
- Apaiz…
- Primerakuan apaiz gehio aldarian ta geo meza gehio atea. Ordun ez zan koroiyik eta zea, kaja eta besteik be. Geroztikan atea zian koroiak eta loriak eta gauz hoik. Eta, en kanbio, mezak ya baztarrea utzi dia. Meza bat ateatzen da oain denantzako berdiña, baiño ordun ez zan denantzako berdiña. Tercerakua zana, ba, juxtu-juxtu alleatzen zan batena zan eta, ordun, eguneroko meza bezelaxe eman lehenbailehen, ta etxea. Baiño segundakuak ya bazittun hiru meza uste det zittula segundakuak. Eta hirutik aurrera ya primerakua ta hiru apaizekin, kantuakin ta ya… osatua. Hor…
- Eta segundakuak ba al zeukan kantu eta korua ta…?
- Bai, kantu pixka bat bazaukan, baiña inportantzi gehiena ematen zitzaion mezai. Eta saihetsetan eoten dian aldare hoik-eta hortakoxe zian ordun; “meza txikiya” esaten zitzaien hoiri. “Atea dixkiye hiru meza txiki”, “atea dixkiye bost”, “atea…”. Hola.
- Herriyan´e pixkat komentatuko zan gero, ez…?
- Bai, dena.
- Ze kategoritako elizkizuna egin zitzaion eta…
- Bai. Eta nik ezautu izandu det Albisturren, gure ama jaiotako etxian, ogiya ematen zan hillabetian apaizantzako.
- Hara…
- Bai. Eta gaiñetikan batzuk, ba, barra txikigua, bestiak barra haundigua… hortan´e kategorik bazauden. Eta alleatu zan erretore bat eskatzea halako ogiya bihar zula halako entiarrua egingo [al] zitzaion. Ta…
- Entierrua ordaintzeko edo?
- Ohittura bat. Hemen izaten zian gero zortziurrenian mezak eta… hil osuan mezak eta… segitzen zuen ohitturak. Eta, karo, mezak ordaindu iten zan eta, karo. Eta ordun nola zan… ogiya nahiko justu izaten zan, ba, ogiya zan zea bat, laguntza haundi bat bezela apaizai. Eta, karo, ohittura hartu zuen eta geo obligaziyua bezela jarri. Eta holako... [zeak].
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!