Aita salatu zuena oso gertukoa zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-067-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aita bilera klandestinoak egiteagatik eraman zuten kartzelara. Salataria aitaren aitajaunaren semea izan zen. Lehen herritarren artean lagunagoak ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko abenduaren 01a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: AND-067/020
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Liskarrak politikan , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Nere aittak zun denuntziya, "si esto..., reuniones clandestinas". Ta zein zan denuntziantia? Nere aittan aittajauna, haren semiak. Nere aittan aittajaunak, haren semiak denuntziatu zun.
- Familikua zan?
- Ez, ez, ez, ez. Aittajauna ordun ez zan. Hi, horreatikan esaten dizut, krixton kanbiyua eman deu bizimodun e zea, denak launak zian, zea amistadia eo: "Hi familiya izandu dit eta nahi al dek izan aittajauna?". “Bai!”. Aittajauna.
- Familikua ez baiño launa.
- Nere aittonan launa. Ta zer jarriko diogu, ta Estanix. Hola, hola zian gauzak ordun.
- Ez zan arrazoi haundirik behar ordun batek bestia... Ezin ikusiya eo zer zan?
- E... gaztia. Nere aittajaunan semia gaztia; ta ze? Zea ordun in zuen zeak falangista ta ez dakit ze ta badakit zer ta. Denda aurrian ta semiak denak atea zian ba karlistak. Enkanbio, gero haren arreba ezkondu zan nazionalista batekin. Ta tira, hola zian gauzak.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!