Bizartegiko tresnak eta ohiturak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-067-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bizartegiko lanari buruz hitz egiten du: bizarra eta ilea mozten zuen han jendeak. Labana eta xaboia erabiltzen zituzten bizarra mozteko; ilea mozteko, guraizeak eta eskuzko makina.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko abenduaren 01a
- Iraupena: 0:01:47
- Erref: AND-067/006
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
- Eta nola izaten zan barberiko lana,jaboia ematea zan?
- Ba, e.
- Aurrenekua.
- Barberoa eo,jendia ordun ba barberia juten zan ba afeitatzea ta illia moztutzea. Oain illia moztutzea bakarrik juten dia, jeneralen. Baiño ordun, zea, afeitatu ta afeitatu ba nik bakarrik jaboia eman. Bestea labanakin, labanak bazian holakuak, ez dakit ba(da)katen hor. Gero ni labanakin afeitatzen nitzen baiño oain ez. Ta bueno, jaboia ematen nion ta. Jaboiak ez zun beratzen, urak beratzen zun, entenditzen dezu? Bizarra; baiño ahaztu iten zan, bustitzen giñun baiño ba ta jaboia eman ta tak! Etortzen zian aitta ta bestia, ra!, moztutzen zun; gero, illia arreglatzen zuen eo illia moztutzen zuen. Ta...
- Labana hoik oso zorrotzak izan behar zuen?
- Ba eakutsiko dizut gero, uste det hor dakatela bat. Ez dakit, bota nun. Oain dala gutxi bota det e, bota balin badet. Zea, larrubai ematen ziyon pasta bat, ta pasta harek zorroztu ez baiño bai, leundu baiño oso fiñak zian zeak, beste hoja, hojak baiño, igualtzu.
- Eta illia mozteko berriz, ze?
- Guaizek eta makina eskuz, oain elektrikoak die baiño eskuz, hola. Joe ta nekatu iten zan, ta ni bizkorra izandu nitzan hortan, bizkorra izan nitzan.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!