Urnietara enkarguak egitera, gustura
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-063-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Urnietan asko ibili izan da Migel; hara joaten zen enkarguak egitera, eta gustura joaten zen, bizikletaz: Zaundegira, jostunengana, idiak ferratzera...
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko azaroaren 24a
- Iraupena: 0:01:13
- Erref: AND-063/005
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Herria, azpiegitura » Garraioak » Bizikletak eta motorrak
Transkripzioa
- Ni Urnietara… Urnietara gu bastante ibili gea, enkargutaa Zaundegia. Zaundegi, badakizu. Ni harea txerriya hiltzen [giñan] bakoitzian. Ni bizikletan ibiltzeatik gustora juten nitzan, ta amak enkargua ematen zian, zea, espezien bila, oolkik-eta itteko espezien bila. Ta ni Zaundegia. Taberna zahar bat, erdi denda, hola zan. Eta enakargu asko Urnietan. Gero erropak´e, gure amak lagunak zittun jostunak Urnietakuak eta erropa´re asko itten zan. Ta ni bizikletan ibiltzeatik gustora ta, joe, ni enkargu asko iña naiz Urnietan. Asko! Gero txerri munik ematea, zeatikan txerriya hiltzen ziguna´re urnietarra gendun, Jazinto ta hoin aitta. Jazinto Fernandezen aitta zan. Eta… ni Urnietan asko ibiliya naiz. Bai, bai. Gero gaztetan neskatan´e bai ta! Beti Urnietan!
- Ordun, Andoainguak izanagatik…
- Bai, Urnietan tratua izandu deu. Eta hamabi urtekin eo hola gutxi gorabehera gero Urnietan asko pasatzen nitzan ni baita ere… bueno, perratzea idiyak eamaten´e bakarrik´e jun izandu nitzan. Geroxio hua, e! Hua hamalau o hamabost urtekin. Jun izandu nitzan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!