Andoain (Gipuzkoa)

Borrokako zaurituak eta hildakoak nora?

Borrokako zaurituak eta hildakoak nora? <p>Buruntzan izandako borrokan hildako eta zauritu asko egon ziren. Zaurituak sendatzeko nora eramaten zituzten azaltzen du. Ospitale haietan nazionalak bakarrik sartzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-047-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Buruntzan izandako borrokan hildako eta zauritu asko egon ziren. Zaurituak sendatzeko nora eramaten zituzten azaltzen du. Ospitale haietan nazionalak bakarrik sartzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Buruntzan, barkatu Erramun, Buruntzan han izandu zan ba enfrentamendu horretan hildakoak eta izango zian?
- Bai, bai. Hildakoak baziren, zaurituak asko. Egunero ikusten giñuzen Gurutze Gorriko kideak nola jeixten zituzten kamilletan eta, eta hemen Andoaiñen Kale Txiki eo deritzan inguru hortan jarri zuen, este..., holako ospitale edo sendaetxe edo. Han bazan, ospitala deitzen zion hortan bazan zee adiñekoan etxe bat. Orain ere han dago etxe hori eta han ere jarri zituen ohiak eta gaixo zaudenak eta bueno, hor hor erabiltzen zien, eta hillak ekartzen zituztenak beren etxeeta ta bialtzen zituzten eta zaurituak, berriz, sendatu artean eta gerrak eta ekartzen ditun gauzak.
- Han ospital hartan ez dakit, bi bandotako jendia bilduko zen, edo hoi zailla zen?
- Ez, ez. Nazionaletakoak. Besteak ez dakit nola ibiltzen ziren. Besteak, akaso, baten bat edo baino oso gutxi. Besteak larri ikusten zian unean alde egiten zuten, ikusten zuenian ez zakatela ze eiñikan, okerraoko zerbait gertatu baiño lehen alde ein egiten zuten.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia