Gerra hasi zenean, eskolan ziren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-047-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra hasi zenean, Erramunek 8 urte zituen. Urte hartan hasi zen La Salle ikastetxean ikasten, eta gerra hasi zen egunean eskolan zer esan zieten gogoan du. Azaroan hasi ziren berriro eskolan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: AND-047/009
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
- Erramun ez dakit e gerrakin ya pixka bat sartu geanean...
- Bai.
- Gerra lehertu zanian edo gerra hasi zanian zu non ziñen? Nun harrapatu ziñuzen?
- Bueno aber. Gerra hasi zanian, bai, gerra hasi zanian nik nituen zortzi urte. Urte hartantxe bertan hasi nitzan La Salle ikastetxera. Hilleete batzuk, ez dakit ba nik dozena erdin bat hillabete eo gehienez egin nituen eta gogoratzen naiz gerra deklaratu zan egun-egunian edo bezperan edo zan ekainan heme...; ez ekainean ez, uztaillan hemezortzian, uztaillan hemezortzian. Eta gooratzen naiz goizeko hamarretan zuzendariak, eskolako zuzendarik hitz egin ziguen, ba bueno, gerra bat sortu zala ta gauzak pixka bat endredatu in ziala eta egun batzutan etxean egon behargo gendukeela, eta holakoak. Etxera bidali ziguen. Eta eskola joan gabe, klaro, garai hortan oporrak izaten zian agostuan, ez zan, gaur hainbeste ez baiño agostuan eta uztaillan ere hortxe nunbait izaten zien oporrak eta oporraldi hori dana eskolaa joan gabe igaro genduen eta hurrungo irailla're bai eta azaroa aldera edo hasi giñan berriro eskolan. Urte berean, azaro aldea.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!