Andoain (Gipuzkoa)

Aguazil bakarra Andoainen, baina errespetu handia zitzaion

Aguazil bakarra Andoainen, baina errespetu handia zitzaion <p>Juanito aguazila bakarrik zegoen lehen Andoinen, eta jendeak errespetu handia zion. Aguazilarengandik ihesi ibiltzen zireneko anekdotak kontatzen ditu Rokek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-030-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Juanito aguazila bakarrik zegoen lehen Andoinen, eta jendeak errespetu handia zion. Aguazilarengandik ihesi ibiltzen zireneko anekdotak kontatzen ditu Rokek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta serenoa o aguazilla ez al zan ibiltzen ordun, tabernak ixten ta "beinga"?
- Gure, gu gaztiak giñanian, Juanito aguazilla zan bakarrik Andoain guztin. Ta harek oain hogeita hamar eo eongo dira ta harek bakarrik errespeto gehiyo jartzen zun Andoainen, oaingoak baiño. Harek bastoiyakin... Hue ikusten gendunian, gu beti, tiragoma, tiragoma bakizu ze izaten zan? Beti tiragomak eta harri koskorrak beti. Txori bat ikusten bagendun, akatu arte eta petrillian eo horrela, kontuatu gabe sartzen bazan, sartu ta "beinga, beinga, tiragomak honea". Sartu ta tiragomak, baiño beti ikusten gendun urrutia ta "hara, bazatorrek Juanito" ta Etxeberrieta. Ta Etxeberrieta zan barriyu bat, aurretik sartu eta atzian beste atia zun. Ta atzetik ateatzen giñan ta guri ez ziguen harrapatzeikan ta hemendik sartu ta hemendik igual ateatzen giñan, ta etxe guztiyek zuen aurretik sartu ta atzetik atera. Ta atzian zituen oillotegik eta baratzak eta... Oain'e bai e?

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia