Usurbil (Gipuzkoa)

Polizia-zakur zintzoa

Polizia-zakur zintzoa <p>Lehen gutxi batzuek agintzen zuten. Don Anbrosio zaharrarenean lanean aritu zen Justo; polizia-zakurra zeukan eta zakurrak esaten zitzaion guztia betetzen zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-018-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen gutxi batzuek agintzen zuten. Don Anbrosio zaharrarenean lanean aritu zen Justo; polizia-zakurra zeukan eta zakurrak esaten zitzaion guztia betetzen zuen.

Transkripzioa

-Ordun dana holaxe zan, hemen bi-hiruk agintzen zuen. Geo zea hemen, don Anbroxio zaharra, ezautu al hun? Bai? Ta ni pixkat ibilli nintzan hor lanian eta. "Zu Lontxon semia emen zea?" ta biyak jiratsukuak zian eta. "Bai, hala naiz bai", ta "Hua nee launa da" esaten zian eta. Jardiñian, oain hondatuba do dana baiño, jardiñian bayan pasa bere neurriko learra, Oriyotik ekarri ta learra pasa ta bidietan botata eukitzen zun. Eta bidiak garbi-garbi einda. Bi-hiru mutil beti lanian eta. Rak! rak!, rak!, rak!, dana buelta.
Joxe: -Hemen bixarra ez al zun hola?
-Bai. Ta buelta guztiya jardiñai rak! eman eta. Geo gure aitta difuntuak esaten zun, zakurra polizia-zakurra emen zun. Ta mendia Andatzaa askotan juten emen zan eta; mendia jun da eta egualdiya bastante ona emen zeon jun zanian eta hara jun zanian ebiya hasi. Ta baiño zakurra beakin, polizi-zakurra ta. Esan emen ziyon dak! eta poligrafoa ta papera hartu emen zittun eta eskribitu emen ziyon, eta "hau eramayozu...", izena aittu det makiña bat bider, "amai eramayozu hau" ta zakurrai hortzetan eman diyo papera ta, etorri da, ta guardasola eamateko, ta guradasola hartu ta berriz Andatzaa zakurra. Baiño egunero berakin. Hizketan ez zun jakingo baiño beakin beti zakurrakin. Holakoxe istorik izaten zittun.
-Txakurra polizia-txakurra?
-Polizi-txakurra, bai.
-Nolakuak zian haiek?
-Oain ikusten dia polizi-zakurrak hola tarteka.
-Horrek zer egiten dia, entrenatu o?
-Bai. Egunero beakin zabillela, hizketan ez baiño gaiñontzian dana. Hola jarri ta. Esaten diyona dana aitzen dula, bueno. Bai, izugarri.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia