Andoain (Gipuzkoa)

Emakumeak fabrikan eta garbitegian

Emakumeak fabrikan eta garbitegian <p>Gaztainak biltzen zituzten, baina ez zegoen denek jateko adina. Emakumeek kotoi-fabrikan egiten zuten lan, eta jai goizetan arropa garbitzera joaten ziren garbitegira baldea buru gainean zutela. Umeei ez zieten uzten hara joaten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-030-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztainak biltzen zituzten, baina ez zegoen denek jateko adina. Emakumeek kotoi-fabrikan egiten zuten lan, eta jai goizetan arropa garbitzera joaten ziren garbitegira baldea buru gainean zutela. Umeei ez zieten uzten hara joaten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gaztaiñikan eta ordun biltzen al zan? Gaztaiñak o marrubik o...?
- Gaztaiñak? Gaztaiñak bilduko ez zan ba! Bai, baiño gaztaiña're zenbat zeon ba hemen. Jendia gaztaiñak baiño jende gehiyo zan jateko, biltzeko. Zea, ta emakumiak juten zien algodoneran lan ein eta jai goizian, zea, Belkoaiñen, Belkoaiñen, Belkoain mendiya dao. Ta han bota in zuen zea basua, piñuk eta. Ta guk zea jai goiza izaten zan egurreta juteko emakumiak'e. [...] sortak hartu zean, burun, ta zea ordun ez zan butanoik ta labadorik'e ez. Ta uaingo adelantoik ez zian, labaderoa juten zian emakumiak. Han baldia hartu, lanetik atea ta iñularrian igual, baldian hartu ta han garbitzen. Ta gu mutil koskorrak o hola arrimatzen bagiñan, "E! Alde hemendikan" esaten ziguen. Ez zuen nahi ikusi nahi zea arropako ezer'e.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia