Andoain (Gipuzkoa)

Kataluniatik berriz Frantziara, mendiz

Kataluniatik berriz Frantziara, mendiz <p>Arroparekin nola moldatzen ziren. Jaten ematen zieten, arropa ere bai. Jendea laguntzeko prest. Kataluniatik Frantziara joan ziren berriz, mendiz. Elurrez beteta zegoen, izoztuta. Maletek pisatu egiten zuten, eta batzuek bidean uzten zituzten; beste batzuek hartu. Sei hilabeteren ondoren bueltatu ziren, osabak erreklamatuta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-028-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arroparekin nola moldatzen ziren. Jaten ematen zieten, arropa ere bai. Jendea laguntzeko prest. Kataluniatik Frantziara joan ziren berriz, mendiz. Elurrez beteta zegoen, izoztuta. Maletek pisatu egiten zuten, eta batzuek bidean uzten zituzten; beste batzuek hartu. Sei hilabeteren ondoren bueltatu ziren, osabak erreklamatuta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Arropakin-eta nola moldatzen ziñaten?
- Ba, garbittu ta [eso], ta gero igual erosi.
- Diruik bazenuen?
- Klaro! De… de… [emanda].
- Emandakua?
- Klaro! Ta gero nola jaten-ta ematen ziguen…! Ez da paatu bihar argiyik eta urik eta ezer´e ez da paatu bihar! Dena bestiak ematen ziguen…! Ta, askotan, segun ze… jende aberatsa, o lo ke sea, pues, eman itten zuen jendiari.
- Ta eskerrak hari, ezta?
- Ba, horreatikan!
- Hemendikan kanpuan ibili ziñatenian jendia laguntzeko prest bazan?
- Bai, bai, bai, jendia bazeon.
- Ze pentsatzen ote zun jende harek? Gerra batetik hona zentozela…
- Gero, juan giñanian… handikan juan giñan gero berriz Frantzia.
- Berriz?
- Berriz. Mendiz e!
- Oiñez?
- Elurra zeon. Eta ba al dakizu ze itten zuen? Denak. Gu gaztiak, baiñon… Elurra, gaiñera, zeon jelatuta. Eta kamioiak hareaiño iyo zigun. Bastante… Baiño gero ya ezin zan ya iyo, irristatu itten zan ta. Eta batzuk itten zuen maletak kendu. Ta “jesus! horrek maleta hortan erropa guria baiño hobia daka!” ta beria utzi ta hua hartu jentiak. Kantidadia! Gure amak eta izebak esaten zuen: “Jendia erua zeon, neska! Here erropa askoz´e hobeto ematia!”. Ta askok itten zuen hoi, kendu erropa beria ta beste maletan zittuenak…
- Ta maleta haik zeiñenak zian, ba?
- Jendiak utzita! Ya nola oiñez zijuaztin, guaztin denak, nekatu itten zea! Eta maletak nolaz emango dittuzu ba? Ta gero geldittu giñan… Ta gero eman ziguen a San Juan de las… este… Orleans, donde Juana de Arco nola… surtan hil zuela o erre o ze in zuen? Han eon giñan sei hillebetian, ya gerra bukatu…
- Baiño oiñez noaiño jun ziñaten?
- Ez dakit ze frontera pasa gendun, Frantzia.
- Ta gero han…
- Ya [aquella]… repartittu in ziguen.
- Kotxetan o kamioietan edo…
- Kotxetan´e bai. Así es. Hala da.
- Ta han zenbat denbora pasa zenuen?
- Han sei hillebete. Ya gerra bukatu zan, hiru urte pasata, ta… Osoba bat gendun ta harrek reklamatu, ta etxea etorri, Irunaiño.
- Reklamatu in bihar izaten zan ordun?
- Bai, ordun bai.
- Eta hoi nola itten zan?
- Paperak itten zittuen. Ez dakit nun ingo zittuen osobak eta. Paperak. Aiuntamiento o ez dakit…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia