Euskaraz ikastetik gaztelaniaz ikastera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-027-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerrak iraun zuen bitartean, eskola irekita egon zen. Martinek gogoan ditu gerra aurreko euskarazko liburuak. Gerra aurretik euskaraz ikasten ohitu ziren, eta aldaketa handia izan zen gerra ostean gaztelaniaz ikasi behar izatea. Jende asko kexatu zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko uztailaren 08a
- Iraupena: 0:02:47
- Erref: AND-027/019
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Fraideak , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikasgaiak eta ikasmateriala
Transkripzioa
- Ba, bai; gerra zeon bitartian eskola irekiya eondu zan, baiño maixuk eta zauden gizonak, gizonak.
- Ta liburuk, euskerazko liburuk?
- Euskerazko liburuk utzi zituen Historia Sagrada ta dotriña. Beste guztik, Geografia, Aritmetika... Gerra hua sartu baiño leheno unikamente kastellanoz ta hoi haundi xamarrak e, gaztiek ez; ya haundi xamarrak, pixka bat aurreatuta zeudenak "Gramática Castellana". Hua gendun kastellanoz, hua ez gendun ikusi beiñ ere euskeraz. Ta izena're bazakaen, "Gramática Castellana".
- Ta zu akordatzen al zea euskerazko liburu haitaz, ze liburu zian eo nolakuak zian euskeraz zianak?
- Bai, goatu bai. Jo, liburuk liburuk ear askuak, ear askuak danak, hoixe.
- Izenik edo akordatzen zea?
- Oain hola, oain hola izen asko ez naiz akordatzen, izenik hola ez naiz akordatzen baiño bai geoztikan nik ikusi're izan ditut baiño haik geo desaparizatzeko modua ein zuen danak liburu haik, batian ta bestian zeatan, ta desaparezitzeko moduba in zuen ta hua dana zeatu in zuen, borratu nahi zuen euskeraz dana borratu nahi zuen.
- Ta La Sallen euskeraz ikasi zenuen noizbait?
- Bai.
- Gerra aurre hartan bai euskeraz ikasten?
- Bai, bai; euskeraz ikasten nun, euskeraz ikasten nun. Aritmetika ta hoiek danak, Geometria ta hoiek danak euskeraz zeatzen genitun.
- Euskaldunak zian fraile guztik?
- Euskaldunak, bai, erderaz'e bai baiño ba bai, erderaz'e iten zuen baiño euskeraz'e bai. Gauz asko zea..., handixogoiri zea ya erderaz'e, jakiña, leheno esan dizutena zea gramatika ta geo sartzen giñanian zeakin geografiakin'e, geografakin'e sartzen giñanian'e ya erderaz'e bastante zeatzen zuen, baiño euskerazko geografia [giñun], bai.
- Ta ordun kanbiyo hoi hamaika-hamabi urtetan eo dena erderaz?
- Dena erderaz, bai. Ta mutill asko gelditu zian e, mutil zea hola basarritar jende ta zea ta hola zea ezin zeatuiketa jota kortatuta zea bere martxa ikasteko martxa zeamakiyena ya zea moztuta.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!