`Anttoni eta Antton´ abestia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-022-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
`Anttoni eta Antton´ abestiaren egilea nor zen; ez da aintzinakoa, baina bai herrikoia. Kantatu egiten du, erdi irakurriz.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Ainhoa Ansa
- Data: 2010(e)ko ekainaren 18a
- Iraupena: 0:01:36
- Erref: AND-022/026
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak
Transkripzioa
- `Anttoni eta Antton´ esan dezu lehen.
- Hoi bai, baiño hoi da…
- Baiño hau haiñen zaharra al da?
- Ez, zaharra ez. Zeatikan apaiza hoi in zuna —hilla igual eongo da—, hemen horren anai bat eon zan: don Feliziano Etxaniz. Ta horrena ez naiz gogoratzen, baiño Azkoitikua da hoi. Eta horreatik esaten det hoi berrigua dala abesti hoi. Eta da oso… herrikoia da oso.
- Hau zure amonak, ordun…
- Ez, hoi ez. Ez det uste. Nik geroztik entzuna bai. Bai, bai.
- Kantatuko al dezu?
- Politta da, bai.
Anttoni! Anttoni!
Zure atean nago ni.
Ai, Antton! Ai, Antton!
Ate ondoan, hor konpon.
Hormazuriak negu gorrian
ez du atsegin elurra,
eta janari gabe lur…
Ez, salto [ein det].
- “Zerua goibel…”
-
… zerua goibel, kabia hotza
eta janari gabe lurra.
Ai, maite, nire bihotzak duen
zure hotzaren beldurra!
Biontzat kabi bat berotzeko
bilduko nuke egurra.
Ez, politta da, e! Oso politta da. Baiño beira ze… ze luzia!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!