Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Gerra hasi: bonbardaketak eta ebakuazioa

Gerra hasi: bonbardaketak eta ebakuazioa

Durango 1936 Kultur Elkartea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-186-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Durango 1936 Kultur Elkartea

Transkripzioa

-Gerra hasi zanien, zuk zelan jakin zenun gerra hasi zala?
-Ezer be ez, gurien amak esaten euen, ba, abioiek agertzen ziela, ta papelen batzuk botaten zittuezela, ta, ba, eurek hareri begire, zer ete zien. Zer ete zien? Ez zeurien jakitten ezer ta. Halango baten gero, ba, gerrie, gerrie zala, gerrie zala, ta, ba, etxetik urten ein biher. Etxetik urten giñun…
-Parkatu apurtxo bat, e. Etxetik urten baiño lehenago pasatuko zan Durangoko bobardeue, ezta?
-Bai, bai…
-Ta Durangoko bobardeue egon zala jakin zenuen?
-Hori… hau bonbardieu ebenien, ba, guk, “badatoz honantza, honantza datoz” ta “honantza datoz” ta, ba, urten ein giñun. Ta joan giñen Lezamara, ebakuauta. Behixek burdixegaz hartu, oge bat burdixen, ta, ba, jittanuen plana orduen.
-Eta zegaitik ein abien alde zure gurasuek baserritik ba?
-Gerran urten ein biher. Gure etxiek, gure baserrixek, … teillatuen euki eben kañonazoa, ta etxien atzetik horman be bai ta biximodu biko [etxie] zan ta aldamenekoan be balkoien kontratik beste kañonazo bat. Hiru kañonazo euki [giñuzen] harek etxiek.
-Zuek bertan egon ziñenien?
-Ez, guk eskapeu ta gero, guk eskapeu ta gero. Lezamara joan giñen. Ta Lezaman egon giñen ebakueute.
-Eta zeren bilddurre euki eben zure gurasuek, ba? Kontatzen otsuen zuei? Zeren bilddurra?
-Bilddurra, ba, beste guztixek goixen, abioiek goixen, igual dozena bat abioi pin-pun, pin-pun botaten ta. Ta urten ein biher zan, urten ein biher zan. Han eon bagiñen, jai euki giñun, e, han garbittuko giñen danok.

Egilea(k): Izei Ordorika Añibarro (Urritxe institutua) , Oier Perez Urresti (Urritxe institutua)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia