Florencio Ugalde Agirre
Amorebieta-Etxano (Bizkaia) (1929)
Biografia
Amorebieta-Etxanoko Montorra auzoan (Montorra baserrian) jaio zen 1929an. Aita, Julian Ugalde, gerra hasi aurretxoan hil zitzaion. Ama, Dominga Agirre, bost seme-alabarekin geratu zen alargun. Gerra Durangaldean sartu zenean baserria utzi behar izan zuten eta Florencio amarekin Lezamako baserri batera joan zen lehenik auzoko beste familia batzuekin batera. Lezamatik Zallara jo zuten eta tropa faxistak gailendu zirenean Montorrara itzuli zen familia. Eskolara ez zuen buelta handirik egin Florenciok, baina bai Doña Benita maistra frankistaren gogortasuna ezagutzeko beste. Gerraosteko bizimodu gogorraren lekuko zuzena izan zen etxeko seme nagusia izanik. Durango 1936 Elkartekoek egin zioten elkarrizketa, kontu horiek guztiak jasotzeko. Ezkondu ostean Iurretan bizi izan da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AMO-186 | 2016 | Durango 1936 | Durango 1936 Elkartea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute