Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Beraien jaiotetxea Zornotza zen lehen, orain Etxano

Beraien jaiotetxea Zornotza zen lehen, orain Etxano Bere jaiotetxea gaur egun Etxano izan arren, lehen Zornotza zen. Bera Zornotzako parrokian bataiatu zuten. Urak ebakitzen zuen muga. Lehen jaunartzea Etxanon egin zuen. Aita Etxanokoa zuen eta ama Boroakoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-141-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere jaiotetxea gaur egun Etxano izan arren, lehen Zornotza zen. Bera Zornotzako parrokian bataiatu zuten. Urak ebakitzen zuen muga. Lehen jaunartzea Etxanon egin zuen. Aita Etxanokoa zuen eta ama Boroakoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Arrindden, Markos jaidxo zan Lekuen. Arrindde Arrindas, Zornontzako partie da.
- Etxano.
- Etxano Arrindas Etxano sekule be ez da izen. Oin Etxano-Amorebieta dana da, baia Arrindas. Ni nau bautidxeute Zornontzako parrokidxen. Arrindas gure etxie izen zan, ba Urumin esate baterako. Urumin.
- Etxano zan.
- Etxano Agustin jaidxo zan alderdidxe eta Bitor bizi, ointxe, ontsu urtebetie lehengo domekan izen zan, Bitor jaidxo zan eta Jose Arza-ta be Zornontzako partiek. Urek ebaitten zeuen, Zornotzako partie. Ta gure etxie ya Zornotzako partie.
- Errekien beste partien.
- Bai. Haren uren beste partie. Ure errekie ez zan izen, ur txarko bat pasetan zana. Ta gu Arrindas jaidxota etxien ta bautidxeute Zornontzako parrokidxen eta ezkondu be Zorrontzan ein nintzen eta lelengoko jaunartzie ein neuen Etxanon. Ta ama gure ama letxerie izen zan ezkondu zanetik eta gehidxau, ze amamagaz Boroan jaidxo bera, ta nire aitte jaidxo zan Etxanon, Etxanoko partien. Ta Zirillen-ta aitten anaidxie zan. Ta harek Etxanoko partien jaidxoak. Ta gure ama Boroan: oin ha benenoen fabrikie, ez daitz er dan. Hantxe baserri baten Boroan jaidxoa.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia