Artilea gauza asko egiteko ezinbestekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-139-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Artilea gauza asko egiteko erabiltzen zen: koltxoiak , galtzak, kordelak... Trailak (abarka-kordelak) txabilarekin egiten ziren. Uztarriaren zapa gainekoa, estalkia deiturikoa, ere egiten zuten.
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea - Andere Gonzalez
- Data: 2012(e)ko urriaren 22a
- Iraupena: 0:01:21
- Erref: AMO-139/031
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza
Transkripzioa
- Esan dozu lanie koltxoietarako.
- Bai.
- Zertako gehixau ibiltzen zan?
- Ba galtzak eitteko be bai, kordelak eitteko be, honako… honako trailla-kordela ta orduen etxien eitten zien. Honeek, honek kordelok etxien eitten zien. Bai, bai. Gero txabilliaz ein traillak, ta eitten zien.
- Zapak?
- Zapak ardi-uliaz ez zien eitten, e. Zapa ganekue bai, buru ganekue, estalgixe esaten jakon horri, bai, idixen buruetako behixen buruetako narrue. Horretarako narruek izeten zien, narrue.
- Zapie narrue ta…
- Bai, zapie eitten daurien beste… lana fiñauaz-edo zapak. Ta gero galtzak eitteko asko. Galtza asko eitten zan orduen, etxeko galtzak usetan zien ta, etxeko galtzak edo txapiñuek edo hori izeten zan.
- Oin be aldien dekozuzenak etxien eiñikuek dire?
- Bai, etxien eiñekuek horrek, andriek eiñekuek.
Egilea(k): Aratz Ibarra Berrio (Urritxe institutua) , Haizea Martinez Ormazabal (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!