Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Ogigaztaiak zelan uxatu

Ogigaztaiak zelan uxatu Ogigaztaia oso pizti pozoitsua da. Ardiei udaberriro jartzen zitzaizkien txilinak erditze sasoian ogigaztaia uxatzeko. Abarka zaharrak erre eta erre usainarekin uxatu egiten ziren. Lehen ugariak ziren ogigaztaiak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-139-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ogigaztaia oso pizti pozoitsua da. Ardiei udaberriro jartzen zitzaizkien txilinak erditze sasoian ogigaztaia uxatzeko. Abarka zaharrak erre eta erre usainarekin uxatu egiten ziren. Lehen ugariak ziren ogigaztaiak.

Transkripzioa

- Ogigaztaie bakizu zer dan? animali bat, sama zuri bat. "Veneno" benenue ei deko. Eta harek txiliñek ipintten jakiezan udebarri guztidxetan ardidxeri partuetan-ta egoten zienien, harek uxatzeko. Abarka zaharrak erre ta eitten zien surten usiñegaz eskapeu dizien-ta. Ta lehenau asko ikusten zien ogigaztaiek, oin ez da hainbeste ikusten, oin oso gitxi ikusten da hori, hori bitxuori. Horrexen ikari izeten zan lehenauko, oingo mamitidxe dana, horidxe izetan zan dana, ogigaztaie. Eta horren ogigaztaien kontrako hori ardidxek batzeko.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia