Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Elizaren indarra; "kandelerua"

Elizaren indarra; "kandelerua" Sermoi gogorrekin dardaraka hasten ziren. Infernu kontuak sinesten zituzten. Dotrinara domeketako bazkalostean joaten ziren. Etxanon dirua batzeko hiru plater pasatzen zituzten. Norbait hilez gero, domeketako 10etako meza nagusira joan behar izaten zuten, "kandeleru"ra, sepulturara.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-104-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sermoi gogorrekin dardaraka hasten ziren. Infernu kontuak sinesten zituzten. Dotrinara domeketako bazkalostean joaten ziren. Etxanon dirua batzeko hiru plater pasatzen zituzten. Norbait hilez gero, domeketako 10etako meza nagusira joan behar izaten zuten, "kandeleru"ra, sepulturara.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Mezak zelakoak izeten zien gogorrak-edo?
- Gogorrak ez, ba jentie dardarako eitten zeren sermoiaz.
- Bai? baia ze billurre abadieri?
- Bai ba. Ze esaten zen infernue ta infernue ta infernue ta infernue, ta jentie ba infernue, ene! dardaraka! Geur halan esango lekie, baten batek harrike eingo lezkizue. Bai. Horrek domineta euki zeuen herrixe, dominau.
- Baia siñestuten zenduen infernu kontuetan-eta?
-Topera! bai, bai, siñisti, siñistu. Zelan jaongo zara siñestu ezik edurre edo eurixe edo San Pedrora ta oiñetakoak igual etxien ba antzerakotxuek jantzitte ta horra behera orduko bustitte ta hantxe elizan, siñestu derrigor ein biher dozu /bizu/ hori joateko elizara.
- Baiña joan be, siñestu ez arren derrigorr joan biher hori be egixe da.
- Exakto! Dotriñera? domeketan-ta? bezkaldu ta "la doctina". Haren papaukerixek entzuten. Bai. Ez naz ni aspaldixen ya itzitte nau elizara joatieri. Hemendik basora joaten naz Montecalvoraiño, neure rekorridotxue horixe da domeketan be ta hor San Martin dau ermintte bat, hantxe entzuten dot ermintten mezie bakarrik ta ondo.
- San Martiñen oin be egoten da?
- Ez, ez mezie baia neu bakarrik. Abaderik ez dot bihert nik mezie entzuteko. Hantxe egoten naz txakurre ta bixok ta "pa casa".
- Lehengo mezak-eta zelako zieten zien, Etxanon?
- Ba txakur handixe batzeko, harek ez zekien beste akordurik. Ta gero, ba persona bat hiltzen zanien hainbeste denporan kandeleruekaz, baia zetako? hara kandeleruetara botateko. Hiru plater pasetan zezan Etxanon.
- Hiru?
- Hiru.
- Danetara bota biher?
- Erriel bat badekozu hiru txiki hara. Osake "vaya miseria de esto".
- Eta esan dozu baten bat hiltzen zanian kandelerue?
- Bai, domeketan hamarretako meza neusixe joan biher, urte bi edo ez daitz zemat denporan izeten zan.
- Zer zan hori?
- Eroaten zeren euren manteltxue, mantel zurixe, hantxe kandeleru bi ipini, kandelakaz ta gero hara dekonak dekona. Bai.
- Sepulturiena?
- Bai sepulturie. Zera, panaderueri pagetako dirurik ez eta hara botateko ba egoten zana.
- Ta derrigor bota biher.
- Ba derrigor ostantzien zetako joango zara ba? Eske hain radikal kanbixe die geuzek.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia