Garia ereiten azkenak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-013-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soldadutzan zegoela, etxetik dirua igortzen ziotenean pozik hartzen zuen. Soldadutzatik itzuli zenean baserrian jarraitu zuen lanean. Inoiz ez du baserritik kanpo lanik egin. Ganaduez gain pinu basoak ere bazituzten etxean. Garia ereiteari utzi zioten azken baserria izan zen Elisasena. Antzinako auzolaneko gari-jotzea desagertu zenean, eurak ere garia ereiteari utzi egin behar izan zioten.
- Auzoa: Euba
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 09a
- Iraupena: 0:02:23
- Erref: AMO-013/037
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Baserria » Baserriko lanak » Garia , Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
-Eta kartatan zeozer bidaltzen zendun zuk dirue edo eurek, dirurik edo?
-Ba, jirue edo botaten zan korreotik ta paketiek be bieltzen zien.
-A bai?
-Bai, ta jirue aillege zanin […] allegetan zanin pozik, ba jirue dekola-ta.
-Ze ba? Zer zan hori jirue?
-Ba, jiro postal edo izengo zan, ba ez dakit ba nik zelan ixete zan, geixena kobreu eitten zan-ta, hamen depositteu ezkero ba kobreu, ba Sarjentuei esatie baiño zelan jirue dekoan edo ez (…)
-Eta gero hori zuk soldadutzatik buelte ziñenien hemen zertan hasi ziñen?
-Hemen zetan?
-Bai biherrien, kanpoan, baserrixen?
-Ba, baserrixen.
-Beti baserrixen?
-Bai
-Kanpoan sekule ez zara ibilli.
-Ez
-Eta baserriko biherragaz bizitteko moduen ta hori seme-alabari estudixoak emoteko-ta?
-Bai, ba basuek euki giñuzen ta basuetan be biherra egoten zan ta piñuek eta ba goberneu ein biher, bota be bai ta sartu-ta, holantxik, hementxe ganauek ta ba artue-ta erain ta garixe be bai ereitten giñun, gu azkenekuk izen giñen garixe ereitteari itxi gentsela azkenekuek . Bai hemen jentiek… nik, guk baiño ariñau itxi otsien /itxitsien/ garixe ereitteari ta guk hondiño erain eittten giñun ta azkenien ba itxi izen biher giñun ze bakarrik geldittu ezkero ez egoen laguntasunik be, joteko be garixe joteko-ta be ta zer ein-ta itxi gentsen.
Egilea(k): Asier Azkarate (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!