Dantza lotua bekatu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-013-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Egindako dantza lotuak bekatu bezala aitortu egin behar ziren. Diman dantza lotua debekatuta omen zegoen.
- Auzoa: Euba
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 09a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: AMO-013/022
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
-Eta ibiltzen ziñen andrari ebatute?
-Bai apurtxu bat ebatute bai, ibiltzen giñen.
- Emaztea: apurtxu bat
- Baia ez zan pekatue, ala?
- Ez, ez zan izengo pekatue.
- Hor fraille batek edo etorte zan hemen zahar bat gure aitten edadeko bat ta hemen portalien ta Dimekue zan Artengue, ta horra Larrara joan ei zen baten konfesetan ta esan /eitsen/ ei zotsen: “Baltsiurik ein dok?” baltsiue badakizu zer dan? Ta, “Bai jaune”, “Nungoa haz hi?”, “Dimekue”, “Baia Dimen baltsiuen ein dok?” Dimen probidute ei zeuen orduen, ta bueno, “Dimetik hor aparte Arten ez dakit ezetzen bozun”, /esantson/ esan zotson abadeari, ta “bai!”, ta “han eittenzue / eiten dozue/ jantzan baltsiuen”, ta “bai!”, “barriro eingo dok /eingok/? esan zotson /esantson/ ta, “bueno ez jaune”, “barriro eingo dok /eingok/?”, “ez jaune”. Ta hurrengo urtien be juen ta ezetu hak, ta: “baltsiurik ein dok?” ta, “bai jauna”. “Hik ein nik parkatu txarto goazazek bai? ta barriro ez etorri nigana” /esantson/ esan zotson frailli horrek. “Hik ein ta nik parkatu”, ta “gero ya gahixau joan be ez nik” berak, ta holango txiste batzuk kontatzen zittuen.
Egilea(k): Argiñe Aldazabal (Urritxe institutua) , David Rey (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!