Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Nobio kontuak; bekatuak

Nobio kontuak; bekatuak <p>Soldadu egon zen garaian ez zuen neska-lagunik. Neskak ikusten zituen, baina urrunetik. Emaztegaiari ez omen zion musurik eman ezkondu ziren arte. Bekatua egiteak baino beldur gehiago emaztegaiaren belarrondokoak ematen ziola dio Eliasek. Pentsatzea ere bekatu omen zen orduan, eta pentsatzen zutena konfesatu behar izaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-013-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldadu egon zen garaian ez zuen neska-lagunik. Neskak ikusten zituen, baina urrunetik. Emaztegaiari ez omen zion musurik eman ezkondu ziren arte. Bekatua egiteak baino beldur gehiago emaztegaiaren belarrondokoak ematen ziola dio Eliasek. Pentsatzea ere bekatu omen zen orduan, eta pentsatzen zutena konfesatu behar izaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta soldau egon ziñela ya nobixoak ziñien zuek?
- Ez. Orduen ez, hondiño ezetu barik egon giñien, bai.
- Ze sei urte soldadu egonda neskarik ez zendun eukiko.
- Ez. Ez neuen eukin nobixarik, akordeu bez. Bueno, neskak ikusten giñuzen baia , neska polittek-eta.
- Baia ikusi bakarrik.
- Bai, ikusi bakarrik.
- Hurreratu bez.
- Bai, hurreratu bez. Oingo moduen holan mosuek-eta? Orduen ez zan mosurik bez emoten, ez.
- Nobixieri bez?
- Ba, nobixieri be ezkondu arte mosurik bez.
- Mosurik bez?
- Errespetue.
- Mosuren bat bai…
- Ez ez, mosurik bez.
- Baia ze ba? Zuek pentsetan zenduelako pekatue zala edo gero konfeseu ein biher zalako edo zer dala ta hori?
- Bai, mosue emoten hasi ezkero, igul, plastadie.
- A! Berak?
- Bai.
- Orduen, gure zendun zuk?
- Bai, gure bai.
- Ta gero, ze ezebez ez bazendun eitten zer konfesetan zendun ba?
- Bueno ba, konfesetan? zer konfesetan geñun ?
- Musurik be ez bazendun emoten?
- Bai, ba holako pekaturik ez gendun konfesetan, ez giñun eitten-ta.
- Orduen ze pekatu?
- Bueno ba, horrek sekretuek. Pentsamenduek-eta. Ze pentsetie be pekatue ei zen, orduen, bai, neska bateaz pentsetie be iguel, pekatu.

Egilea(k): Amaia Frade (Urritxe institutua) , Argi Osa (Urritxe institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia