Kuarteleko lanak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-013-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soldadutzan, sukaldeko lanetan edo garbiketan laguntzen, instrukzioa egiten, eta horrelako jardueretan ematen zuen eguna kuartelean. Kuarteleko zorua nola leuntzen zuten azaltzen du. Jatorduetan, dilistekin (lentejak) batera harri-koskortxo asko etortzen ziren platerera.
- Auzoa: Euba
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 09a
- Iraupena: 0:02:06
- Erref: AMO-013/005
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza
Transkripzioa
-Kuartelien ze biher eitten zenduen Garellanon?
-Ba, kuartelien, patatak zurittu lelengo iguel bazkaritteko ta kuartela garbittu ta instrukziñue ein ta holakoxe zerak eitten giñuzen. Ta kuartela garbittu beheien lustrie emonda, e! baldosieri. Baldosie egoten zan, ta zerie emon ta brillua atara. Ta badakixu zelan ateraten geuntsen? Ba ohol baten mantie ipiñi, ohol bateri, batu apur bet eta, ta ohol ganien planteu bat ta tiretu ta narras eruenda mantie. Ta brillue urteten eben zerien. Ta, ba, hori sargentuek-eta ikusi barik, e? Ostien hasarre, mantak estropeau eitten diela ta! Baia, ikusi ezkero, arresteu be igul eitten ebien.
-Emaztea: Ta lentejak? Lentejak…
-Bai, lentejak jaten giñuzen.
-Zelakoak?
-A! Bai, hor Bilbon ondo. Baia zerien, frentien-ta, harrixekaz. Harri koskorrak. Aittuten dozue? Platerien honan ein eta “rrrr” bueltan zaratie, ta hondarrera jueten zien ta kontuz-kontuz aparteu ein biher lentejak goittik hartute, ba, harrixe etorri ez deitten. Ta harri asko! Iguel harri […] asko! harek platerien hondarrien agertzen zien.
Egilea(k): Unax Lara Gartzia (Urritxe institutua) , Iker Uriarte Domingo (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!