Eskola; 18 urterekin soldadu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-013-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Euban hasi zen eskolan, baina gero Durangoko maristetara joan zen, "Colegio San José"ra. 18 urterekin soldadutzara deitu zuten. Tirorik bota gabe, baina Espainia ia osoan zehar ibili zen sei urtez.
- Auzoa: Euba
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 09a
- Iraupena: 0:02:14
- Erref: AMO-013/002
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Fraideak
Transkripzioa
- Zelakoa zan zure umetako hau Euba ingurue edo Eustoa ingurue?
- Beno ba, politte osake hemen eskolara lelengo jun nitzen Eubera, ta gero Durungora juen nitzen, Maristetara, hor, “Colegio San José Hermanos Maristas” eon zan ta haraixe, ta hantxe egin nittun urte batzuk, estudixetan. Apur bat, leiduten ta eskribitan-ta. Ta holantxik zen gazte denporie, ta hamazortzi urte allegeu jatenien, soldeu juetie tokeu jaten. Ta egon nitzen ixe sei urtien, soldeu. Batien, lehenengo Pamplonara jun gintzezan ta gero handik, Castellonera, frentera, ez jakun tokeu guri, tirorik-eta botatie ta gero akabau zan gerrie, ta gero ba ibili ein gintzezan Valenziatik, Albazete, Kanariasera be bai jun nintzan, Fuerteventurara. Ta gero Bilbon atzera, beste urte bi, da ba holan akabau zen.
- Eta hamazortzi urtegaz juan ziñenien “ya” hemen gerrie bukatuta egon zan?
- Bai, paseuta eon zan bai.
- Ta derrigortute edo boluntario juan ziñen?
- Derrigorrien juan nintzen bai.
- Ta hemengo danok batera juan ziñien zuen kintxakoak-edo?
- Bai, nire kinttakuek danak hil dire, neu bakarrik naz bizirik.
Egilea(k): Lidia Gonzalez (Urritxe institutua) , Joana Moreno (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!