Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Jolasak

Jolasak <p>Eskola sasoian sokarekin eta tabatan jolasten zuten. Tabaka zelan olgetan zuten azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-010-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskola sasoian sokarekin eta tabatan jolasten zuten. Tabaka zelan olgetan zuten azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta… Esan dozu mezatara ta erromerire, baiña olgeu be eingo zenduen.
-Noz olgeu, laztana? Gure denporan olgeu?
-Bai, eskola sasoien.
-Bueno, eskola sasoien bai. Eskola sasoien, ba, edo sokiaz edo tabakin edo, horixe, horixe zan olgetie, oingo zera barik, tabak eta zera. Tabak be danak ez gaiñuzen eukitten, e! ze danak ez zittuezen eukitten. Ta, ba ,hantxe, orduen denporan. Oin e, oin eskolan be jueguek be asko dauz. Orduen e, orduen ez zan egoten ezer ta.
-Ta tabakaz zelan olgetan zan?
-Tabak ipini ta bota pelotie goittik behera ta pelotie botaten bezaiñun, beste eskuegaz buelta emon biher. Zera, hamen [zen] juego bat, ta bota barriro ta, benga! Arin ibilitte gora joaten bazan, igual denporie, baia, ostien, botaten bazaiñun, ba, ezer eitteko denporarik be ez, ta adios, se acabo. Bai, laztana, bai, bai, harek denporak. Oin ez dakit /eztait/ tabarik egon be dauen be ez dakit, ez dakit /eztait/. Oingo gazterixek… Oingoa diferentie da, baia, osea ke neure denporako, e! Ta lehenauko koittauek be [zeozer], ze konteu eukiko eurien, eukiko eurien /eukourien/.
-Ta sokan, zelan?
-Bai, bai.
-Zer kantetan zenduen edo?
-Bai, sokan be bai. Baia sokie, sokan zerien ez, orduen ez zan eukitten zerik sokarik eitteko erramalik oingo moduen. Horrek sokak geroaukoak diez, geroaukoak diez; osea nire denporan be, baia eskolako denporakoak ez, gero, geroaukoak direz horrek.
-Ta mutilekaz batera?
-E?
-Mutilekaz olgetan zenduen?
-Guk? Ez dakit /eztait/ akordurik be mutilik egoten bazan be orduen.

Egilea(k): Estibaliz Betanzos Rodriguez (Urritxe institutua) , Araiz Cabello Marcos (Urritxe institutua)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia