Frontean jateko gutxi: gosea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-004-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Alfabetatzerako Langaiak. Bizkaieratik Baturantz
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Esturo
- Data: 1985(e)ko uztailaren 01a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: AMO-004/003
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: Gernika-Lumoko Aita Villasante Euskaltegia
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
Jatekue, beittixu jatekue, guk e ..., eskenken, bakixu, nacionalak, edo... emendik Euskadittik lelengotan jateko asko egoten san, baina gero bakixu, an au fronterie ta onek artutzuesenien, au selan dan txikijje, ba askenerako frentien desente emotoskuen, Asturiasen es e. . ., Asturiasen txarto, txarto, txarto... be txarto, da geu be txarto ikusten giñuriesan se pentzetabien arek guk Oviedo derrigor artu biule, demanerake eurek an eurek bixi gustijjen egon sien, esin eser ein ixeabien, da gu juen giñien, gu juen giñien illtten, illtten eruskuen ara guri, illtten eruskuen, emenguek emenguek geratusien an baia, an trenak eta trenak osuen etorrisien gero... kajakin, ona Bilbora, ori etorrisienak! An geratusienak jangoikuek jakin sertzuk sien! angue... da onekin nacionalakin, ba bakixu, abansetan suesenien beti esinsinke ondo jan. Uras be txarto, bakixu or Castilla erdijjen uripes, xiarre (?) in bier beruas, iguel cuarenta grados an serien euskitten, da antxe onbier, ostantzien ba, onekin nasionalakin, estosu aitzen ba, bueno nasionalakin edo Francon seretatik, abantzien ixenesìk, ba jaten ondo, ondo egoten san, baia abantzietan jueten sanien es urik, es jatekorik, sardiñak eta atunek, eta latak artu ta blis-blas bota, ba estorbu eitteabien da, beruas da fusillas da, mosketoyas da manta da inguru kargeute da denporie berue... Txarto ibili giñien, baia ostantzien jaten... Gero posisiñuetan jueten giñienien da, ondo, baia bakixu frentien e. .. gure dan lekuen estau, jateko orduen iguel atakie etorten san, ari euntziñ einbijjakon, jatekue batolloire etorten sanien, eutziñ einbijjakon.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!