Ezizen asko Zornotzan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-002-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Pepenekuak eta Kiltzenekuak gogoan ditu auzoan, baina bere etxekoek ez zuten ezizenik izan. Zornotzan ere ezizen asko egon omen ziren, Txilibitoenak esate baterako. Durangon ikasten egon zenean eguneroko joan-etorria trenez egiten zuen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko otsailaren 12a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: AMO-002/030
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Mojak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Gaitzizenak , Herria, azpiegitura » Garraioak » Trenak
Transkripzioa
-Zuen familixen edo etxiek edo euki eban ezizenik edo holan?
-E?
-Ezizena, motie edo?
-Etxiek?
-Bai
-Ez gure etxie “Kalekuena”
- Ta familixek be ez dozue eukin iñoz ezizenik edo?
-Ez, ez, ez dogu /du/ euki, asko egozan orduen, baia ez gurien ez da egon. Bai, “Pepenekoak” egozan beste batzuk beste bat eitten, etxe bat, ba ha be bota eurien, kamiño eskiñen egoan geurien denporakoa, ta etxe ederra ta bota eurien ze kamiñoak hartu euen ta bueno ba, zubixe paseu ta gero. Ta harek ba “Pepenekoak” esaten utsien ze Pepe euken baten batek izena, ta haregaittik “Pepenekoak”. Ta ba baia “Kintzenekoak” beste batzuk “Kintze” baserrixe be “Kintzena” esaten otsien, ta guria “Aldekuena” baten baten… hori “-ena” pentsetan dot /pentseteot/ “es posesivo de algo no”?
-Bai, norena... klaro eske lehen normala izeten zan baserri munduen behintzet motiek, ezizenak eukittie ere familixen ezizenak eta...
-Bai... bai. Ezizenak ba bai, Zorrontzan be asko egozan, “Txilibittuenak” ta...
-Bai, bai. Eta hori, Durangora etor ziñenien ikesten, Karmelittetara ze egon ziñen, interna?
-Ez, joaten nintzen trenien goizien ta gero etorten nintzen geubien.
-A bai?
-Bai, ta batez ere, interna... amak gure euen Berrizera, baia aittek ez euen gure internarik.
-Etxien gure eban.
-Bai, ez euen gure, berak ez euken, ez euen gure bere umerik jun daitten iñun zarratute.
Egilea(k): June Artaraz (Urritxe institutua) , Ane Romero (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!