Amezketa (Gipuzkoa)

Errazionamenduko janarien zain

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Gerraostean, udaletxean errazionamenduko janariak banatzen zituzten. Ilaran egoten ziren zer emango ote zien zain. Ez zuten beldurrik pasa baino belarriak jaitsita ibiltzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta geo, aiuntamentun, berriz, zea... zeatzen, ba, Jesus, ordun han zea ematen zuen, janarie ta…
- Non ematen zuen?
- Aiuntamentun.
- Razionamentukoa?
- Razionamnetukoa, zea, ta hantxe juten giñen, zai zer emango ziguen eta holaa.
- Baiño razionamentue dendata…
- E?
- Dendata, ez jendei partikular.
- Hor partitzen zieñeñan.
- Partikular? Hola jendeei?
- Bai.
- Dendata uste niñan, razionamentuk saltzeko ematen zuela.
- Ez hor ematen ziñenan, aiuntamentun azpin. Ta hantxe errenkan jarrita, hantxe eoten giñuzenan, bai, bai.
- Ta bildurrik edo izaten zan kalian, gehyo nazionalistan aldetik igual, baiño bildurra izaten zan?
- Ez.
- Bakoitzek ahal zuna ein, errendittu, eta segi aurrea, belarrik jeitsita hortxe.
- Ahal zan ixillena pasa ta.
- Pasa, pasa.

Egilea(k): Lurdex Etxeberria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia