Balsa dantzatzearren kartzelara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan VIL-016-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aian erromeri baten gertaturiko anekdota kontatzen du Pellok. Dantza soltean egin behar izaten zen eta kartzelara eraman zituzten Aiako gazteak lotuan dantzatzearren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko otsailaren 02a
- Iraupena: 0:01:28
- Erref: VIL-016/029
- Kodifikatzailea: Jaione Gisasola
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
- Aian ba al dakizu zer pasa zan? Cuarenta y uno, ni cuarentan jun nintzen bigarren txandan, bueno, cuarentan jun nintzen hemendikan eta cuarenta y uno edo hola izango zan, dos edo hola, kartzela eraman zittuen baltsean ibili zialako neska ta mutilak, zera, Ondarretara, Donostira, [...] kartzela eraman zittuzten e.
- Aiakuak danak?
- Aiakuak!
- Bai? Zeba?
- Bai! Hori Aian galdetzen badezu hola gure adinekuei esango dizute. Hori orain dala hirurogeita hamar bederatzi hamar urte pasa zan Aian hori.
- Ta ze in zieten edo?
- Baltsen ibili zialako Aiako plazan balsen ibili zielako neska ta mutilak bazekiyen ta kastiguz alkatia ta errektorian bitartez kartzela. Orain, zenbat egun in zittuen ez dakit baiño bastante bai e! Hamabost abt egun igual e! Kartzelan. Osea que orain majinak jun beharko lukete.
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!