Amasa-Villabona (Gipuzkoa)

Emakumeei saskiarekin laguntzen, moto gainean

Emakumeei saskiarekin laguntzen, moto gainean <p>Asteasun etxea erosi zuenean, motoa saldu behar izan zuen. Beranduago moto italiar bat erosi zuen. Motoan jaisten zenean emakume askori saskia eramaten laguntzen zien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan VIL-003-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Asteasun etxea erosi zuenean, motoa saldu behar izan zuen. Beranduago moto italiar bat erosi zuen. Motoan jaisten zenean emakume askori saskia eramaten laguntzen zien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Moto hoi erosi nunian, hogeita bi milla pezta t’ardi o zan, garai haietan , ta patu nun ta... atzea zitzaidan Asteasun pixua! Erosteko.
- Aukera.
- Baai. Nik hamabi milla peztakin nun... alkilatzeko deretxokin hartu nun e! Errenta, baño geo neonek negoziatzeko ta... Eta geo atea zan saldu ingo ziela, pixu hoi. Ta dirua bihar nun, hogeita hamar milla pezta zan pixua, garai haietan. Pixu koxkor bat zan ta... Motua in nun saldu, anaiai utzi nion, saldu nion, [...] behar nittulako. Hogeita hamar milla pezta alletzeako, ta geo erosi nun Lambretta, Italianua, usatuba, Donostin.
- Ordun txirrindakin, bizikletakin erosi zenun zapategia ta motuakin etxia.
- Bai!
- Earki.
-Eta.. motuan ibiltzen nitzan... Asteasutik honea bi buelta itte nittun, goizean bazkaltzea [...]. Zenbat emakume ibili nun nik zextuan, han, motuan atzian! Exei, ta ezer pasa ez, zeatikan aseguroik eta ez zan garai haietan [... ] Eta astian behin etortze zian Villabonara,, konprak ittea. Ta ez zan... autobusa’re astian behin eo beste ordu batian. Eta, jode, ezaunak gañea! Ta... sextuak holakuak, kargatu, eseri, motuan atzean ta ibiltzen nittun hara ta honea!
- Asteartin azokako ardi zaharren bat ere ekarriko zenun!
- Bai. Ta gaixua gustoa ibiltzen zen, bestela oiñez juten zan beti! Asteasu...zea, Zestua hasteko konprak harturta! Ta ne motuan exei atzian, ta jota gustoa ibiltzen zien! Beti ona iten. Beti ona iten.
- Merke don arte.
- Bai. Baiño nei gaesti’re e atzeatze(n) zian e!

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia