Altzoko euskara eta inguruko euskarak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ALO-003-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Euskara ezberdinak. Altzo/Alegi/Amezketa/Txarama/Lizartza ezberdintasun gehiago lehen orain baino.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko uztailaren 14a
- Iraupena: 0:04:30
- Erref: ALO-003/045
- Kodifikatzailea: Miren Artetxe
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Ba uain bai azkeneko galdera ingo dizutena, ya nahikua iñarazi dizut eta. Aurrekuan esan genun, baiño euskera Altzotik Alegia diferente iten da?
- Bai. Ta oain, gaiñea, zeoze-zeoze akaso, baiño oain, gaiñea, gutxigo; oain, gaiñea, ia ez da notatuko. Amezketa’re bai, notatu itten da /ittea/, ta Txarama ta hoota’re bai. Lizartzak’e badu bere napar kutsue eo, Lizartzak´e badu pixkat. Igualtsogo... Ikaztegieta beste bat honen... honen tankera egongo da. Baliarrain´e dao... Ikaztegietati honea baiño bide gutxigo Baliarraiñea, ta Baliarrain da goikoa dana, goi-aldeko euskera.
- Ta hemendik ze diferentzi... nola antzematen diyozu ba bati amezketarra dala ta ez Altzokua?
- Ba bai, bere dejea izaten du /izateu/, e.
- Hitz klasen?
- Bai, bai, bai, bai. Bedaiokok’e bai ta Amezketakok’e bai. Amezketakoa ai balin bada denboa askon kontutan... Oso gutxi antzematen nizun zuri e, nungoa izango zeanik, oso gutxi! Baiño Amezketakoa balin badao ordu laurden baten gukin balin badao, nik antzemango diot Amezketakoa dala, Amezketa o... horkoa dala.
- Abaltzisketa o…?
- Bai, bai, bai.
- Ta zertan atzemango diozu o? tonun igual, hola, doiñun bezela o...?
- Bai.
- Hitz diferentek ibiltzen dituelako o...?
- Konparazio, baso bat hausi du, o eroitzen zaio baso bat eta “A! basoa hausi dik” ta hola. Ta guk “Basoa hausi dik”, hola, zeago, motzago, baiña haik zeago, tirada luzegon o ez dakit ba nola esan. Bai, bai.
- Ta Tolosa aldea, adibidez, Txarama aldea, ze diferentzi?
- Txarama aldea, Tolosan estiloa o. Txarama erdie kastillanoa zan e guk ezautu gendun garaien.
- Bai, e?
- Kanpotik etorritako jendea. Hor euskeraz ez zekin asko zan. Oain euskeraz danak jakingo due, baiño ordun… Ta Leaburu´re Tolosakin bertan eoteko Leaburuk’e ez du hortaiñoko diferentziik Altzokin. Esango nuke Tolosakin baiño hobeto igual zeatuko litzakela.
- Badu bere hizkera propioa ere ordun, ez da Tolosa bezelakoa.
- Zenek, Leaburuk?
- Leaburuk.
- Leaburu ez, Leaburu nik ez nuke zeatuko. Ibarra bai, Ibarra ta Tolosa igual-igualtsu die. Ta Urkizu ta hoik’e… hoik’e been zea badue, hoik’e Tolosako hizketa due. “Gue mutilla” ta “gue semia” ta… dana; guk “semea” esaten deu, “gue mutille” ta… diferentek die
- Ta hemen Altzo goiko aldetik beheko aldea’re badao diferentziya o ya ez?
- Ez! ez, ez, ez, ez. Ez.
- Esaten due ba Tolosaldeko hizkera o Tolosakoa dala garbina ta earrena ta…
- Bai. Igual e, igual. Gu soldau eon giñen denboa asko, ia milla ta bostehun bat soldau eon giñen zean, Baztanen, Zugarramurdi ta, zea, frontera hortan. Ta han… hango hizketa gaiztoa dik zeatzen e, entenitzen. Zuk jakingo dezu! Ta… guri, nei esaten zien, bizkaitar asko, ta hemen Azkoiti ta Azpeiti, euskaldun ikeragarrik. Ta nei esaten zien, nei ta hemengoi esaten ziguen, ba, gurea ondo entenitzen zuela; haiña ez, haikin ibiltzen zien gaizki. Bizkaitarrak gaizki ibiltzen zien beakin, ba, beak’e bai bizkaitarrakin. Ta guri esaten ziguen guri ondo ulertzen ziguela. Gu, berriz, haikin nahiko lan ibiltzen giñen. Baztangoa bea’re ez da zea, euskera oso errex hoitakoa ez da. Gu Errazun ta Amaian ta hoitan asko ibili giñen.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!