Altsasu (Nafarroa)

Ameriketan koiote artean

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATS-010-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Koiote asko ikusi zituen Ameriketan egon zenean. Koioteek ardiei erasotzen zieten. Koioteen inguruko kontuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zer beste animaliarik ikusi duzu han? pumak edo, otsoak edo, azeriak edo...?
- An ere... uh! ötso, otso’re badie baia...
- Koiote edo?
- Koyote asko!
- Ikusi duzue?
- Boooh!... koyoti asko.
- Eta ardiak ongi defendatzen dira? koioteek ez dute erasotzen? atakatzen?
- Bai... bai-bai; aiek ardiai atakatzen dai asko.
- Bai, e?
- Bai-bai; baia... eztaki iyork, ortan e defensibagoak, atako zaizu, ta, koyoti da ain lixtue!... ain abilla da!... Zuk e... rifle? ah, eskopeta bedan, balin baukazi? ikusko zu, “Koño, an jenbat koyoti, koño! Oik... biar area”. Baia, eskopetekin balin bazazi, ez kasi iyun ikusk oyote... jo, inddarazia!... Nik ikus dut edar koyotie... tranpan, arrapau? bai, tranpan, e? tranpan pasatu dira-ta aek... tranpaa, tranperuek ez, artaa ebil tzaion... tranpan. Ta, gëo botatzen duei medezin at, ta koyotiei? ze, zoratzeko? eo... koyotei beste martxa at artzeko, vaya.
- Zertarako medizina?
- Medizina? ba, koyotiai... ze? ze esan bear nik e ba? korrotien, (zuzenduz:) koyotien izete modua bakik nola dan, ezta? ta, koyotiai, buruti kentzeko? patzen duai... merezina klas bat iten dai? dukai bada ze balio egin da in genuna... Bestenaz? ezpalitzeke orregaiti? eztait ardiik goi-goi t’ibiltzen giñun. Ez, ardik ez... ayek, ayek ee, koyotik et-, koyotik eta, koyotik tranpan sartu bai, besu-ta, akabo! ezin igesi, ezin eskaporik, ezin fan. Eta, esta... koyoti orrek? beste at berriz ikus genuen?... koyoti tranpan, besu, besu tranpan bai ta, goroti edai, bee anketaa, ez agerik, agotti bera aire! bee buruba bai!... eta, besu, besu an bertan utzi? eta eskapo.
- Ah, bai, e?
- Bai-bai-bai; pentsatzen ya... arek ze abildia diukan!
- Eskapu egiteagatik, hozkatu bere hanka libratzeko?
- Aber... bera, berak, edai, bai-bai-bai... bai-bai-bai-bai baio, baia ez koyoteik.
- Baina ez koioterik...
- Zeaiti koyoten, koyoti... ah! guai, garaë ontan... geixo; uda, udiago koyotik? eztau balio, eztau balio ba... eiek e guai, oai? emeti, oianko koyotik? baliyo au eta... narrua kentzen duei ta narru arrek baliyo au, e...-metuen, zengeiti... bakizu, Estados Unidosek e... au baino obia, zenbat ta berria, beste modu batzuk bizitzeko ta beste... beste gauz atzuk; narru ura... kurtiu? kurtiu? eta geo emakumiri... este, lepotan patzeko? lepotan patzeko? ta... ortako, ortako, gordetzen dai, baia, udakuk eztau balio, e? mayetzekuek eta... apirilekuek eta... ok, udekuek eztai balio, guai neguko ber da. Eta geiñea?... nik ikus dot-eta... korotza! biorrak, zaldittik, e? ta, baia oooh! zazi zenbat, mila an akalero ordun. Zenbat mila?... zaldiekin biyon jabe’re... bion jabe’re? ta, zaldi oiek? e... bakizu, zaldi oiek egun txarretan den garäian, eguldi txarra datorren garäian, ba... bi-, billatzen dei leku abriguä, bere abrigo-leku(b)a?... otzarekin ero? denbora-klaseakin pasatzeko. Eta korrikan, ta korrikan-da!... Nik? nik ze ote an, nola da? galde ein ber, zer bil bertan, ta “Ah, oiek e zaldiak dia”, ta “Bai, egueldi txarra dator”. Ta, andi bi o iru egunea? orduen elurra ero, para-para da elurra, ta, zaldiek emeti-da korrikan! auts bat!... zengatik-eta ibiltzen eta ibiltze ginden, ta, zaldi oien ibilera, ba, autsa bera, “Auts sartu zaida”; ta kooorrikan!... ez zan zaldi ezta ikusten e!... autsaatik genue(n), unean.

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia