Langileen borrokan konpromisoa izan zuen
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Hizlaria(k):
Aranburu Ugartemendia, Pello Joxe
Zortzi urte pasa zituen Alegiako parrokian eta bitartean fabrikan lanean, hasieran egun erdia eta gero egun osoa. Konpromiso osoarekin egin zuen lana eta fabrikako ordezkari aukeratu zuten aldarrikapenak egiteko; nagusiekin borrokatu behar izan zuen. Greba asko politikoak izaten zirela dio. Lanean zeuden bitartean Irizarreko langile batzuk beraiek atera nahian etorri zirela gogoan du eta mehatxatu egin omen zuten; beste lantoki bat bilatzeko eskatu zioten nagusiek. Eskulangile ona izan dela pentsatzen du, baserriko semea izanda, horretara ohitua zegoelako.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko martxoaren 26a
- Iraupena: 0:04:38
- Erref: ALK-004/021
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera , Ekonomia eta industria » Boom industriala , Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!