Pello Joxe Aranburu Ugartemendia
Alkiza (Gipuzkoa) (1936)
Biografia
Alkizan jaioa, Urruzola baserrian. Gurasoak Alkizakoak zituen, aita jaiotetxe berekoa. Hamaika urte zituela, aita laneko istripu baten ondorioz hil zen. Pello Joxek bazituen beste hiru anaia eta lau arreba, eta amak seminariorantz bultzatu zuen, herriko apaizaren laguntzaz. Aretxabaletan eta Donostian bi urte igaro zituen seminariorako sarrera prestatzen (gaztelania lantzen), eta ondoren Saturrarango seminarioan sartu zen. Han lau urte eder pasatu ondoren, seminario hura itxi egin zuten eta Donostiakora eraman zuten. Handik hogeita lau urterekin atera, eta hogeita bostekin Ezkio-Itsasoko Alegi auzoko apaiz egin zen. Han Herri Gaztedi eta Baserri Gaztediko mugimenduan murgildu zen erabat, eta beste apaiz batzuekin sortutako mugimendu herrikoi, euskalzale eta aurrerakoi bateko partaide izan zen. Mugimendu hartako aldarrikapenek eraman zuten orduan "Don Pedro" zena, LETAG (Lasa eta Garmendia) lantegian lanean hastera. Han hamar urte eman zituen (langileen delegatu gisa arituz), eta handik Beasaina joan zen lanera. Ordurako, ordea, bazebilen Goierriko Euskal Eskolan, gau-eskolan euskara klaseak ematen, eta bertako lankideek eskatuta hasi zen liberatu gisa lanean, materialgintzan eta irakasle gisa. Euskararen irakaskuntzaren esparruan lan mardula egin ondoren erretiratu zen, eta ikerketari emana bizi izan da azken urteetan. Berari zor zaio, besteak beste, Alkiza herriari buruzko lan etnografiko zabala.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ALK-004 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe | ||
ALK-006 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute