Alkizako mugak eta ingurukoekin harremanak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ALK-004-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arana, Apaiztei, Sacamierda, Alkizako auzoen izenak dira. Sacamierda izena berria da, ehun urte besterik ez ditu. Garai batean Aldapa zen auzo garrantzitsuena, gero Arana eta hirugarrena Azaldegi. Geroago bitan zatitu zen, bata Hernio eta bigarrena Aldapa, eta horretaz aparte herri kaskoa. Beraien baserria Aldapan zegoela dio. Alkizak 10 kilometro ditu, hedadura handia eta Aldapa auzoa luzea da. Iparraldean Alkizak Larraulekin muga egiten du eta hegoaldean dago Aldapa. Arana auzoak, berriz, Tolosaldearako joera du, Anoetatik barrena, eta gaur egungo Anoetako familia askok Alkizan dute jatorria.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko martxoaren 26a
- Iraupena: 0:04:04
- Erref: ALK-004/005
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Euskara » Lexikoa , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Inguruko herriak eta auzoak
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!