Bermeo (Bizkaia)

Ardien belarriko marka

Ardien belarriko marka <p>Ardiei belarrian egiten zaien marka: "miru-buztena", "urkulue", "okatza"... Beharrezkoa izaten da egitea. Ardiak ez ditu sekula aseguratuta izan. Gau batean txakur batzuek 39 ardi hil zizkioten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-018-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ardiei belarrian egiten zaien marka: "miru-buztena", "urkulue", "okatza"... Beharrezkoa izaten da egitea. Ardiak ez ditu sekula aseguratuta izan. Gau batean txakur batzuek 39 ardi hil zizkioten.

Transkripzioa

- Ta ardidxeri belarridxen markie eitten jakie?
- Bai bai. Hatariko makiñetxu bateaz edo artazidxekaz edo be bai kortadie. Batzuk miru-buztena esaten dotse; beste batzuk urkulue; beste batzuk okatza,-ta segun bakotzak, bakotzak bere pastoriek ze marka dekien, bai.
- Orduen markie jartzen jakie jakitzeko norena dan edo?
- Bai norena da, hori ona da. Nik [idxoko] urtietan ez dot eitten hori markiori ona da ointxe be eittie hori, ona da. Ointxe be batzuk, pastore batzuk eitten dotse.
- Ta gero seguro kontue-eta, ardidxek zelan aseguretan die?
- Ardirik ez dogu aseguretan guk.
- Ez? ta sekule ez dozue, zozer paseu ezkero ez dozue ezer kobretan.
- Ez, ez, ez, ez.
- Edo ermandadie-edo.
- Baia ermandadie behixena-eta egoten zan lelau, baia oin ardidxenik ez dau. Etorri ein jatezan niri gure baot han imini, baiña ba esan neuen ez, ez.
- Ze holan lukidxekaz-eta euki ezkero zozer.
- Txakurrek, txakurrek di txarrenak. Geu beten hogeta hamalau trage ostiezan hortik.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia