Alegia (Gipuzkoa)

Eskolatik atera eta instrukzioak ikastera

Eskolatik atera eta instrukzioak ikastera <p>Mutikotan, eskolatik atera eta errekete batekin instrukzioak egiten joaten ziren. Instrukzioak erdaraz izaten ziren, eta, Juan Joxek ez zekienez, eskuina eta ezkerra ("izquierda-derecha") ezin bereizita ibiltzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ALE-003-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutikotan, eskolatik atera eta errekete batekin instrukzioak egiten joaten ziren. Instrukzioak erdaraz izaten ziren, eta, Juan Joxek ez zekienez, eskuina eta ezkerra ("izquierda-derecha") ezin bereizita ibiltzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, beste gauza bat eskolai buruz galdetu nahi nizuna, klaro, zuek, etxen, ama Ataungoa, beno Ataun... Altzokoa izanda…
- Bai, Alegria. Bai, 9 urtekin Alegrin bizi zan. Alegri, Altzon, bai.
- Ta aitta Idiazabalgoa, euskaraz hitz eingo zenuen.
- Bai, erabat. Erdera esaten dizut ba! Oroitzen naiz, beno, hau anekdota bezela, parre egitekoa da, baiño hala gertatu zan. Gerra ondoren, gerra bukatu ta 39n, mutil koxkorrak, gazte-gaztek giñan, zeara juten giñan, eskolara, eta, zeak, uste dut arratsaldean, ordu bitan uste det hasten giñala, bazkaldu ta gero, ordu bitatik lauetaa. Eta lauetan korrika atera ta obligatuta joaten giñen, han kale eskin baten jarri eta instrukzioa egitera. Instrukzioan baziran karlista izandako bat, ez dakit ze puesto zun, eta danak harek erakutsi ein behar ziola eta guk berez jolas eitea, guretzat jolas eitea zan. Eta han ilaran jarri, jarri, bata bestearen ondon, eta eskuak gora, ezkerrea... ezkerrea bueltatu behar zala, baiña dana erderaz. Debekatu eiten zigun zeak euskeraz egitea, ta nik ez nekin "derecha" zer zan, "izquierda" zer zan, eta hola iten gendun. Ta zeak eskubira bidaltzen [zun]: “¡¡Brazo, a la derecha!!” Ez dakit ba, hola altxatzeko zan eta nik jarrita eta besteei begira, besteek altxatzen zuten, nik´e bai. Hori egia da. Eta geo, "izquierda" esaten zuenean igoal eskubia altxatzen nuen, ez bainekin ezkerra zer zan, "izquierda". Eta geo burua mugitzeko ta instrukziok bezala egiten genitun, eta hor pentsa zazu ze erdera jakingo nun; ez nekin, ez nekin. Besteei begiratu ta harek ongi eiten baldin bazun, hura, eta gero errita.
- Ta instrukzio hoik ze, uniforme ta guzti eiten zenituen?
- Ez, ez, ez, ez, bestela, bestela.
- Reketen bat o izango zan…
- Reketea, reketea zan, bai, bai, bai. Rekete ibilitakoa.
- Ta, ze iten zenuen, mutilak bakarrik o neskak´e ibiltzen zian?
- Ez, neskak ez, mutilak bakarrik. Orduan, bueno, emakumezkoik ez.

Egilea(k): Josune Aznarez Alkat

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia