Alegia (Gipuzkoa)

Eskolan, erdaraz

Eskolan, erdaraz <p>Eskolak erdaraz izaten ziren. Juan Joxek ez omen zekien erdaraz hitzik egiten, baina ulertu egiten zuen. Eskolan erdaraz egin arren, kalean, lagunartean... euskaraz hitz egiten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ALE-003-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolak erdaraz izaten ziren. Juan Joxek ez omen zekien erdaraz hitzik egiten, baina ulertu egiten zuen. Eskolan erdaraz egin arren, kalean, lagunartean... euskaraz hitz egiten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun, zuek eskolan nahiz ta, bueno, hasiera… 6 urtetatik, erderaz izango zan.
- Bai, bai, bai, bai. Bai, nik hasieran ez nekin, ordea. Geo pixkanaka ulertzen hasi nintzen baiñan nik maixuri inoiz hitz bat ez nion erderaz esan, ez nekielako. Geo, ulertu egiten nuen, ulertu bai. Baiño geo iñoiz ere hitz erdi bat ere ez lagunei erderaz, ezta iñola ere ez, iñola ere.
- Zuek, ordun, euskaraz, nahiz ta erderaz ein, nahiz ta erderaz ein eskolan, kalea ateatakon zuen lagunai euskaraz…
- Dan-dana, bai, bai, dan-dan-dan-dana. Den-dena euskeraz. Baita honera etorri, hamahiru urtekin etorri, eta egia esateko batzukin ohitu nintzen erderaz. Garai hartan erderaz hitz egin zan Beasaingo, edo Ordiziakoa edo holakon bat zalako eta euskaraz ez zekitelako, nere moduan, erdera, baiña beste batzukin gaur arte, nik dauzketen edade [honarte], ordutik´e iñoz hitz bat ez diot erderaz egin, ezin detelako. Adibidez, ni anaie bate nola egingo diot erderaz? Neekin herriko bat sartu zanai, euskaraz, o erderaz, nola eingo diot? Eziñezkoa da. Izango zan anti-natura izango litzeke, ta hala´re ez, ezin, ezin.
- Ta Alegin, ordun, izango zian kanpotik etorritakok baita ere, umek, ezta? Bueno…
- Ume gutxi, e! Ordun gutxi. Garai hartan oindik´e inmigrazioik eta holakoik ez zan, ez zan. Familin bat edo hola izango zan kanpotik etorrita, lanea hola, ingurun lan eiteko. Baiño hoiek…
- […] familiya ta…
- Bai, nik ez, nik ez, ez, ez. Holakoik ez. Bat Pérez izeneko familia bat zeon baiño erabat gurekin ibiltzen zan ta harek gukin euskeraz. Bere gurasok ez zekiten, baiña gukin dana euskeraz egiten zuen.

Egilea(k): Josune Aznarez Alkat

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia