Juan Joxe Agirre Begiristain
Alegia (Gipuzkoa) (1930)
Biografia
Alegiako San Juan kaleko etxe batean jaioa, hamaika senidetan bigarrena. Aita Idiazabalgoa zuen, eta ama Ataunen jaioa, bederatzi urterekin Altzo azpira bizitzera joan bazen ere. Alegian pasatu zituen bizitzako lehen hamahiru urteak, jolasean eta eskolan. Azken bi urteetan, "partikular" ibili zen, amak hala nahita. Hamahiru urterekin, ordea, fraide edo apaiz izan nahi zuela erabaki zuen, eta Lazkaoko fraide-etxera joan zen, ikastera, Alegiako hiru lagunekin batera. Ikasketak Belloc-en bukatu zituen, azken urtea bertan egin baitzuen, frantses hutsean. Ondoren, beneditarrek batxilergoa irakasten zuten eskolan jardun zuen lanean, irakasle lehenik, eta zuzendari ondoren. Halako batean, ordea, beneditarrek eskolaren ardura izateari utzi zioten, eta Juan Joxe zereginik gabe gelditu zen. Aldi berean, fraide-etxeko liburutegiaren ardura norbaitek hartu beharra suertatu zen, eta Juan Joxek bere burua proposatu zuen horretarako, baldintza batekin: kanpora joan nahi zuen bibliotekonomia ikastera. Hala joan zen Montserrat-eko monasteriora. Han ikusi zuen liburutegi eta artxibo batek izan zezakeen garrantzia, herri baten historia gorde eta gerora berreraikitzeko. Horregatik itzuli zen Lazkaora indarrez gainezka, Euskal Herriko liburutegi eta artxiborik handiena egiteko asmotan. Baita lortu ere. Bere ardurapean osatutako artxiboa Euskal Herriko preziatuenetarikoa da, preziatuena ez bada.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ALE-003 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute