Albiztur (Gipuzkoa)

Albizturko harrobiko lanak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Uranga Alberdi, Carmen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ALB-005-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Albizturko harrobia beraien etxekoa zen. Harria eta hondarra saltzen zuten. Tiroka ateratzen zuten harria, eta gero eskuz txikitzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuen anaiek eta, harrobin itte zuen lana?
-Ez, geo harrobie bela, gerra denboan da dana nahastu zan ta, gue attek eta´re ez dakit zeatik utzi zuen, harrobie. Nik ez dakit zeatik utzi zuen.
- Zuen aitana zan harrobiya berez?
- Bai, harek basarrikoa, Itsasokoa, ta nik ez dakit zeatik utzi izango zuen o, nik ez dait.
- Jende asko ibiltze zan lanen?
- Bertako jendea e, bertako jendea. Ba bat, bi, hiru, lau, ba, zortzi hamarren bat laun o hola. Bertako jendea, ba kanpotik eta iñor ez zan, nola etorriko zien? Oiñez?
- Ta saldu iten zuen geo harriya o, karia inda o?
- Hondarra, hondarra, Donostiko zea´re, hamengo harrikin inda omen da, Donostiko, zer da, erreka e, putzu izkiñen daona Donostiko, ez dait zer hemengo harrikin ta harrie ba al dakizu nola eamaten zuen? galeratan, karrotan, ta pixue handie baldin bazeon, bi harrikin kargatuta karroa.
- Ordun nola iten zuen, horko paeta puska dana harriz, nola ateatze zuen harriya?
-Tirok iten zittuen, tirok ite zittuen, "tetetetetetete", ta geo sartzen zuen zea kartutxo ez dait zer, tiroa, tiroa, tiroa, ta tiroa botatzeko zean, etxea sartzen giñen. Bai, ta geo botatzen zun "pum!". Tiroaldi bat eta geo ya ateatze zuen harria, ta geo harri hoi txikitze zuen, ta geo hondarra itte zuen ta...
- Txikitu nola txikitze zuen?
- Donostiko Kursaala, Albizturko harrikin inda, banekin, ta gue atte ta, ta irik ba, eztait zenbat pare ibiliko zittuen, ez Dait.
- Ta harri hua txikitzeko?
- Harri hua txikitzeko? Eskuz asko, zulo bat in harrieri´re, harri haundi bati zulo bat inda, zulo bat inda, harei´re sartzen zien munizioa o zeoze, geo partitzen zan baiño, partittu, koxkau. Oain hause inda uzten due hor, hause inda, baiño ordun, lan, lan nekosoa ta motela lana, ezin, ta oain "en un santiamen, ya está".
- Ta, ordun abixua nola ematen zuen, tirua bazijoala, bulla baten o?
- Aittu ite zan, aittu, han goiko kamion izkiñan jarri itten zien, kotxentzako ta, ta beheran´e bai, kamioa errespetatzen zuen, geatu itten zien ta, ta zea bandera [...] jendeai zeatzen, hue zan harrobian bertako, harrobian bertako zan hue.
- Ta zuek zeatik sartzen ziñeten etxe barrua, tirua zanen?
- Harrik igual etortzen zien ta.
- Honeaiño bai e? Harri pusketa, harri txintxorrak o?
- Txiki, txiki xamarrak, bai. Hara tiroa ta, tiroa.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia