Albiztur (Gipuzkoa)

Deiak jaso, enkargua eman, "propioa" ordaindu.

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Uranga Alberdi, Carmen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ALB-005-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Herri guztitik etorri ohi zitzaizkien etxera deiak egitera. Deiak jasotzeagatik ere, "el propio" ordaindu behar izaten zen. Eta harrobikoei deiren bat jaso zutela abisatzeko, trapu gorri bat haga luze batean jartzen zuten etxe ondoan, harrobitik ikus zezaten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Herri guztikok batea biltze zien honea. Ta Laskibarren zeonen, danak harea.
-Ta ze izaten zian abixuk, betenaio kontuk, heriotzak...
-Heriotzak, betenario kontuk, entierro kontuk, igual umea jaio zala nunbaiten ta halako eunetan zala bataioa, o baten batek miñe hartu zula ta klinikan zeola ta holako, prezisok, oso prezisok, ta igual hoi deitzen zizuen ba, ze esango dizut nik? Donostitik-o, handik honea etorri zaite enkargo horrekin, ez da posible! Bazien entierrotakok eta norbeak etortzen zienak´e, etxea bixita iñez ta holako hil da ta holako hil da-ta, bazien, etortze zienak, oiñez, oin ze ingo ote genduke?
- Bat´e ez esan igual. Ta zuek ordun enkarguta harea ta honea ibiltzen ziñeten, ta inkargua emate zenduenen...
- Inkargue zea gure amak-eta ber izaten zuen a "el propio" eskatu, "el propio" esaten zien, eta hoi zan ba "el propio" han telefonoa jartzen zunak paatzen zun zea, gastue telefonokoa, "y luego pideme el propio tanto", bost pezta o hiru pezta-o: "¿Está conforme pa pagar?", "Es mucho igual", ta hortxe, "Bueno, bueno, yo estoy conforme yo estoy conforme para hacer el encargo", "¿Pero me hacen el encargo?", y "Si, si, ya le haremos", ordun etortzen zan hillien azkenen propio dirue ta ordun ba hue partitzen zan.
- Ta gero aparte, zuek juten ziñeten enkargua eamatea, baserri hartakuak o zeoze ematen zizuen?
- Bai, jenealen ematen ziun o fruta pixkat o intxor batzuk o txokolate ta ogie o karamelo batzuk, hola zeoze umeei ematen zaiona.
- Ta ordun ze ibiltzen ziñaten elkarrekin burrukan? "Ni jungo nauk eta ni jungo nauk"-eta.
- Hola urrutita ta hola anaiek bialtzen giñun, hiru anai bagiñun ta anaiek-eta. Geo atte´re iual jute zan gaue baldin bazan ta urjentea-ta, hola, hola. Ta geo esan nizun lehengon, zea, hemen hor atzen dao harrobie, atzen, ta ni umek eskolan hasi nittunen ta neonek ezin ba jun ta, sartu palo luze bat ta jarri hari zea, trapu gorri bat, ta hue haizek astintzen zun, haizek hola ibiltzen zun ta, seittun etortzen zien. Handik ikusten zuen, ikusiko zu gero, handik ikusten zuen ta, earki.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia