Albiztur (Gipuzkoa)

Telefonozko enkarguak entzun eta idatzi. Erdaraz idazteko komeriak!

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Uranga Alberdi, Carmen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ALB-005-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Telefonozko enkarguak iristen ziren, eta udaletxekorako zirenak idatzi egin behar; haiek komeriak! Bestelako abisuak ere heltzen ziren, eta borrokan ibiltzen ziren anai-arrebak, telefonoa nork hartuko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuen ama Laskibarkoa zan?
- Ez, gurea? Ez.
- Ordun, telefonoa nundik zeukan ba, proatuta?
- Ba, hor jun ber zuen, alde in ber zuen hortik, ta haik´e baten batei eman in nahi ba, eman in nahi ba, ta gue atte laune-o zuen hango mutillek eta, gue attek esaten: "Bai erdeaz ikasteko ta ona dek hoi", "Pepito se llamaba" ta, bueno, ekarri zuen behintzat.
- Nola ekarri zuen, zer zan ba telefono hua?
- Ez dakit nola ekarri zuen, ez dakit nola. Baiño geo guk eskribitzen-ta oso gutxi gendukan, eta aiuntamentoa etortzen zien: "A ver un circular", mekauen, haik komerik, haik parrak itte zittuen [...]. Haik hartzen zuen, karta hartzen zuen eta geo eskribitua´re bai, Jesus.
- Ze in ber izate zenuen zuek.
- Eskribittu, haik telefonistak esan ta guk eskribittu. Jesus, haik parrak iten zittun, sekretario bat bazan. Bueno, akatuko nun gustoa. Geo etortzen zan bea, sekretario hori: "honek ze esan nahi du?". Hau [...] ezin letu, Jesus! Parre itten zuen, parre? Parre itten zuen. Nik esaten niyon: "Ez ziok ba, txikiri parre ittea ez baldin bakiu e, baiño hala itten zuen ba par, nahiko par, pentsa zazu.
- Ze klaro, zuei telefonoa jarri zizuenen, nun jarri zenduen?
- Hementxe, sukaldeko ondo ondo errez aitzeko moun.
- Ta, harek jotze zunen?
- Hartu itten gendun. !Hartzak hik, hartzak hik" ze izango ote zan bildurrez, ta askotan zien ba: "Jun zaitte halako tokita ta esaiozu amona hil dala ta entierroa dala holako ordutan", eta "bestea jun zaitez ta esaiozu betenario hoi bialtzeko honea, zeatik behieu umia in dula" ta holako abixok.
- Euskaldunak izaten zien normalian.
- Bai, bai bai. Baiño, Jesus! Ta gu baiño gutxigo zekienak´e bazien ta.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia